Ikasi eta ondo pasa 'Gabonak Realarekin' ekintzan

Vídeo
Anoeta, goizeko bederatziak. Ilusioz beterik, 2000 eta 2007 urte bitartean jaiotako ehun ume baino gehiago autobusean igo dira Zubietara joateko. Batzuentzat ez da lehen aldia izan, baina askorentzat gaur 'Gabonak Realarekin' ekintzaren lehen eguna izan da, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen Gabonetako ekintza arrakastatsua. Dibertsioa eta kirola, horia izan da gaztetxo hauek bizi izan dutena lehen jardunaldian. Gainera, eguzkia nagusi izan da goiz osoan zehar. Zubietara iritsi, talde desberdinetan banatu eta z4 eta z5 zelaietara joan dira. Bertan, haien artean ezagutzeko eta berotzeko jokoak egin dituzte. Ondoren, atsedena hartu dute hamaiketakoa jateko. Indarrak hartu eta instalazio txuri-urdinetik gertu dagoen Landaberri Ikastolara joan dira, saskibaloia edo pilota bezalako kirolak praktikatzera. Aurten, berritasun bezala, atezainei zuzendutako atal bat dago eta hogei ume parte hartzen ari dira. Ekintza honi esker, gaztetxoek Zubietako instalakuntzetan kirola praktikatzeko aukera izango dute eta, aldi berean, haien idoloak gertutik ezagutu ahal izango dituzte. Kirol ikaskuntzak izango dira baina baita errespetua, konpromisoa edota talde-lana bezalako baloreen lanketa. Aurten, abenduaren 22, 23, 24, 28, 29 eta 30 egunetan ospatuko da, txanda bakar batean. Bihar Zubietan dibertsioak jarraituko du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!