Igandean, ekainaren 12an 'Real Sociedad Fundazioaren egunarekin' disfrutatu Zubietan

Vídeo
Oso gutxi falta da Real Sociedad Fundazioaren egunerako, datorren ekainaren 12an, igandean, Zubietan ospatuko dena. Astebete besterik ez da falta milaka pertsonek egun berezi eta ezin atseginagoa pasa dezaten gure instalazioetan. Behin ere, Real Sociedad Fundazioaren egunean hiru oinarri nagusi izango dira: kirola, dibertsioa eta solidaritatea. Goizeko bederatzietatik, ekintza ugari ospatuko dira Zubietan. Futbola nagusi izango da futbol eskoletako partidekin. Aurten, berritasun bezala, Nafarroa, Araba eta Iparraldeko futbol eskolek ere parte hartuko dute, urtean zehar klub txuri-urdinarekin laguntzen dutenak. Guztira 60 eskolek parte hartuko dute, gutxi gorabehera, 1.500 neska-mutil inguru. Gainera emakumezkoen kirola nagusi izango da. Eguerdiko 12:00etan, neskek ligako azken partida jokatuko dute Sporting de Huelvaren aurka. Aukera bikaina txuri-urdinak animatzeko liga amanera erakargarri honetan. Zubieta zenbait zatitan banatuko da. Hauetan futbol eskoletako eta Realaren formakuntza taldeetako partidak jokatuko dira, nesken partida, jokoak, puzgarriak, margoketak,… izango dira. Pasa den edizioan bezala, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin dagoen akordioari esker, kirol egokitua nagusi izango den zonaldea jarriko da. Real Sociedad Fundazioak bultzatzen dituen baloreen artean, kirol ugari praktikatzea dago. Hori del aeta, berritasunen artean, aurten Realeko atletismo eskolak Zubietan bere gunea izango du. Zaleek ondo pasatzeko eta ikasteko aukera izango dute gure atletekin. Laguntza Cear-Euskadi -ri Aurreko urteetan bezala, Real Sociedad Fundazioak egun hau beste asmo solidario bati eskaini nahi dio. Kasu honetan, Cear-Euskadi –ri lagunduko zaio, Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin. Irrien Lagunak ekitaldia Beste berritasun bat Irrien Lagunak-en ekitaldia izango da. Arratsaldeko 15:30ean hasiko da eta doakoa izango da. Ekitaldi hau Irrien Lagunak eta Real Sociedad Fundazioaren lankidetza hitzarmenaren barruan sartzen da. Bi entitateen arteko lankidetzaren helburua lana baloreetan sustatzea da. Eskerrak Autocares Aizpurua-ri eta gainontzeko laguntzaileei Real Sociedad Fundazioak eskerrak eman ditu behin ere, beste laguntzaileak ahaztu gabe, Autocares Aizpurua-ri urtero ematen duen laguntzagatik, egun honetako babesle oziala izanik. Espero den zale kopurua dela eta, jakinarazten da ezingo dela Zubietan kotxea aparkatu eta, beraz, oinez iritsi beharko da. Donostiako Hipodromoan edo Merkabugatiren zonako aparkalekua erabili ahal izango da. Datorren egunetan informazio gehiago emango da. . Programazioa ikusi

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!