Rayo Vallecano – Real Sociedad (igandea, 12:00)

Hautagaien arteko norgehiagoka

Vídeo

Lehia zuzena gure neskek izango dutena igande honetan Rayo Vallecanoren Kirol Hirian Madrilen. Txuri-urdinek hiru puntuak behar dituzte aurreko igandean Zubietan lortutako berdinketaren ondoren, aurkaria sailkapenean gainditu eta zortzigarren postua gerturatzea baliatuz. Taldearen sentsazioak onak dira eta ilusio handiarekin daude helburua lortzeko.

Rayok hiru eta bat galdu zuen Fundacion Albaceteren aurka. Sailkapenean duten egoera oso antzekoa da bi taldeena, puntu bat gehiagorekin daude madrildarrak 29rekin, Erreginaren Koparako txartela lortzeko dauden bi hautagaien arteko final bat bezala aurre egingo dute.

Deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Gaste, Ramajo, Iraia, N. Miralles, B. Beltran, Itxaso, Etxezarreta, L. Baños, Titay, Chini, Beristain, Zornoza, Leyre F., Manu, N. Eizagirre eta Nahikari. Michi Goto baja medikoa da eta Paola Soldevila kanpoan geratu da erabaki teknikoagatik. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!