Vila-Realen

Hasi da LaLiga Genuine

Vídeo

LaLiga Genuine martxa da. Asteburu honetan hasi da Vila-Realen liga berezi honek izango dituen lau jardunaldietako lehena. 18 taldek hartzen dute parte adimen urritasuna duten jokalariez osatuak direnak. Realeko taldeak, ATZEGIko jokalariekin, partida politak egin zituen esperientzia bikain honen hasieran gure neska-mutil guztientzat.

Nahiz eta Atletico de Madrid, Villarreal CF eta RCD Mallorcaren aurka galdu, gure taldeak borroka egin zuen, dena ema, eta hiru partida jokatzea baino askoz gehiago egin zuen. Castellonera hegazkinean bidaia, elkarbizitza, talde lana eta lehen esperientzia honi aurre egiteko erakutsi zuten izpiritu eta jarrerak edozein kirol garaipen baino gehiago balio du.

Orain atseden hartzeko txanda da, entrenatzen jarraitu eta LaLiga Genuineko hurrengo zitak ondo prestatu. Bigarren jardunaldia Tarragonan jokatuko da urtarrilaren 19tik 21era.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!