Harrobiaren kronikak

Igande eguerdian Zubietako Z7 zelaian jokatutako partida ikusgarria izan da. Etxeko taldeak erritmo eta intensitate handiz jokatu du. Baloi jabetza eduki du eta zelaiari sakonera eman dio . Honela gol aukera garbiak sortu ditu eta Eibarreko atezainak lan ugari eduki du. Armaginak erasora ateratzen saiatu dira baina txuri-urdinek sendotasunez defenditu dute. Atsedenaldira 2-0 markagailuarekin iritsi dira.Bigarren zatian jokua ildo beretik joan da. Realaren hamaikakoaOtaño; Ibarbia, Arrieta, Tarantino, Lapeña; Sarriegi, Olabe; Odriozola, Sangalli, Rodriguez: Manso. Calvillok, Merquelanzek, Guridik eta Capillak jokatu zuten ere. Larunbata arratsaldean Zubietako Z6 zelaian jokatutako partidak ikusmin handia sortu zuen. Partidako lehen minutuak berdinduak izan ziren. Jokuaren kontrola bi taldeen artean banatu zen. Txuri-gorriak izan ziren arriskuz iritsi zen lehen taldea. Minutuak aurrera joan ahala etxekoak joku kontrola hartu eta gol aukerak sortu zituzten. Lehen zatiaren azken minututan realak bi golak lortu zituen bizkaitarren atzelarien hutsak aprobetxatuz. Bigarren zatian, etxekoak indar handiz atera ziren eta beste bi golak lortu zituzten. Une horretan partidak erritmoa galdu zuen eta akats ugari izan zituzten. Partidaren azken minutuetan bizkaitarrek gola lortu zuten.Realaren hamaikakoaAristegui; Egiluz, Urtaza, Hernandez, Cayetano; Zubeldia, Sanz; Zourdin, Gorostidi, Muñoz; Celorrio. Arana, El Haddadi eta Oyarzabal zelairatu ziren ere. Igande eguerdian Durangoko Tabira futbol zelaian Realak 0-2 irabazi du. Partida gogorra Durango Txuri urdinek jokatutakoa. Lehen minututik joku kontrola lortzen saitu dira gipuzkoarrak baina etxeko taldeak zailtasun asko jarri dizkie. Jokuan jarraipena edukitzea kosta egiten zitzaien laranjaz jokatu duten gipuzkoarrei baina gola aukera batzuk sortu dituzte. Garcesek sartutako golari esker 0-1 eko markagailuarekin atsedenaldira joan dira. Bigarren zatia antzekoa izan da baina etxeko taldeak berdinketaren gola bilatu du. Gipuzkoarrek ordenaturik defendatu dute: Partida amaieran Aranzabek bigarren gola lortu du. Realaren hamaikakoaAuzmendi; Calderon, Aranbarri, de la Arada, Ezkurdia; Cachenoit, Cardenas, Garces, Aranzabe; Urcelayeta eta Arroyo. Zelairatu ziren ere Menchaca, Urbe, Kerejeta eta Diaz. Larunbata goizean Tolosako Usabal zelaian jokatutako partida oso berdindua suertatu zen. Lehen minututik partida oso berdindua suertatu zen. Bi taldeek jokuaren kontrola eduki nahi zuten baina gol aukerak sortzea kosta egiten zitzaien. Bi areatan aukera gutxi eman ziren baina zelai erdian borroka handia suertatu zen.Bigarren zatian etxekoak hobe atera ziren eta txuri urdinei kosta egiten zitzaien jokaldiak lotzea. Etxekoak markagailuan aurretik jarri ziren baina berehala berdindu zuen Realak. Azken minutuetan nekea nabari zen eta bi ateetara errezago iritsi ziren. Partida berdinketarekin amaitu behar zuela zirudienean Elizondok gol erabakigarria lortu zuen. Realaren hamaikakoaArruabarrena; Ujia, Blasco, Elosegi, Estivariz; Zubimendi, Irurzun; Sarriegi, Uriarte, Murua; Martinez Losa. Elizondo eta Keita ere zelaiaratu ziren.Azkoitiko san Juan zelaian larunbata goizean jokatutako partida. Lehen zatian txukun aritu ziren bi taldeak. Txuri Urdinak aurretik jarri ziren baina etxekoek buelta eman zioten markagailuari atsedenaldira joan aurretik. Bigarren zatian gogotsu atera ziren realeko jokalariek eta azkar markagailuan aurre hartzea lortu zuten. Handik aurrera jokua okertu arren ate aurrean asmatu zuten. Realaren hamaikakoaRuiz-Zeberio; Guruzeta, Arrieta, Arruabarrena, Cantero; Garmendia, Salaberria; Sanchez, Garrido, Uzkudun; Galarreta. Zelairatu ziren ere Alvarez, Zoilo, Recio eta Odriozola.Larunbata eguerdian Matigoxotegiko zelaian jokatutako partida. Ilusio handiz hasi zuten bi taldeek denboraldi berria. Konpetizio berria eta futbol 11ko lehen partida ofiziala izan zuten. Jokalari guztiak asko saiatu ziren. Realaren hamaikakoaJesus; Carbonel, Pacheco, Revilla, Tijero; Julen, Gurrutxaga; Arzak, Barrenetxea, Teijeira; Nazabal.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!