Merignaceko Txapelketarekin

Harrobiak kurtsoa itxiko du

Denboraldiko azken asteburua da harrobiarentzat. Kadete Txikia eta Infantila Frantziako Merignac herrira joango dira txapelketa ospetsua jokatzeko.

Frantziako talde onenek, Realarekin bat, hartzen dute parte larunbatean (Infantila) eta igandean (Kadete Txikia) jokatzen den lehiaketa honetan. Olympique de Marsella, Girondins de Burdeos, Guimgamp, Angers, Nantes edo Rennes, besteak beste, arituko dira Merignacen.

Alebin mailako bi taldek Urtzi Gurrutxaga Memoriala jokatuko dute larunbatean Tolosan, eta igandean Beraunen miguel Jaurrieta Memoriala.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!