URREAREN ZOZKETA

Gurutze Gorriarekin

Realak eta Gipuzkoako Gurutze Gorriaren artean dagoen hurbileko laguntzaren esparruan, Gurutze Gorriko zenbait ordezkariek gaur arratsaldean Zubieta bisitatu dute. Gurutze Gorriaren aldetik, Jose Maria Baztarrica, Presidenteordea, Joan Freixa Koordinatzaile Probintziala, Juanra Barrena, Sorospen eta Larrialdi Zuzendaria, Ainhoa Martinez, Fondoen Bilketa Arduraduna, eta Itxiar Estebanez, Komunikazio Arduraduna, instalazio txuri-urdinetara gerturatu dira. Bertan Urrezko Zozketa bultzatzeko argazki bat atera dute, Gurutze Gorriaren iniziatiba ezaguna, hain zuzen. Aipatutako iniziatiba Gurutze Gorriaren ekintza humanitarioari jarraipena emateko eta zabaltzeko aukera emango duen finantziazioaren beharraren ondorioz sortu zen, jendeari aukera berri bat eskainiz behartsuenei laguntzeko. Javier Barrera, lehen taldeko medikua, Imanol Alguail entrenatzailea eta Alberto De la Bella eta Juanmi Jimenez jokalariak, Gipuzkoako Gurutze Gorriaren ordezkariekin batera, argazkian parte hartu dute. Aurten zure solidaritatea zure zenbaki gustukoenean amaitzen da eta erosten duzun txartel bakoitzarekin, Gurutze Gorriarekin lagunduko duzu, gosearekin, desberdintasunarekin, pobrezia edo bakardadearekin amaitzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!