GURE TALDEEN PARTIDAK AURREKO JARDUNALDIAN

JUBENILEN OHOREZKO MAILA: REAL SOCIEDAD 7-0 SANTUTXU

 

Real Sociedad: Capilla, Marco, Joseba, Aranda, Jon Manuel;Ruben, Castro, A.Sanz; Zabala, Michael, Kenan. Jokatu zuten ere: Muñoa, Xabi Urzelai, Jon Gomez eta Fuentesek.


Larunbata arratsaldean Zubieta XXI instalakuntzatan jokatutako partida izan zen. Partidu erosoa izan zen Realarentzat hasieratik bukaeraraino. Jokoan nagusi izan zen eta golak egin ahala gero eta konfindantza gehiagorekin aritu ziren,partidu borobila osatuz. Santutxuk itxura kaskarra eman zuen, atzekaldean erraztasunak emanez eta erasoan ezer gutxi eginez.

 

A.Sanzek egin zuen lehen gola bigarren lerrotik errematera iritsiaz,ondoren Rubenek faltaz egin zuen bigarrena eta atsedenaldira iritis aurretik Castrok hirugarrena erdietsi zuen bakarkako jokaldi batean. Bigarren zatian gauzak ez ziren aldatu eta erreala gol gehiago egiteko gogoz zelairatu zen,horrela Kenanek egin zituen hiru gol jarraian eta bukatzeko A.Sanzek itxi zuen kontua zazpigarren gola lortuz.

JUBENILEN NAZIONAL MAILA: EASO 2-0 ARIZNABARRA

 

Real Sociedad taldean jokatu zutenak: Giralt; Martin, Quevedo, Aygues, Giraldez; Elustundo, Blasco; Renovales, Arruti, Oiartzun; Hernandez. Jokatu zuten ere: Izagirre, Ceberio, Urrutia y Muguruza.

 

Larunbata arratsaldean Zubietan jokatutako partida interesgarria izan zen. Easok 2-0 irabazi zuen Ariznabarra taldearen aurka. Lehen zatian etxeko taldeak baloia motel mugitu zuen eta gol aukerak egin arren ez zen lehen zati borobila izan. Bigarren zatian etxeko taldea gogotsu irten zen eta jokaaren kontrola edukitzeaz gain gol aukerak sortu eta bi golak lortu zituen. Hernandez eta Arruti izan ziren golegileak.

 

KADETEEN EUSKAL LIGA: BARAKALDO 1-6 REAL SOCIEDAD

Larunbata goizeko 12:00 etan La Siebeko zelaian jokatutako partida.

Jolastu zuten: Bastida, Ibarbia (Odriozola), Prieto , Ugarte (Tarantino), Del Moral, Sangalli, Nieto (Intxausti), Guridi , Martinez, Capilla (Alonso), Zabala (Lopez).

Partidu ona larunbatean Barakaldon jolastutakoa. 1.zatian errealak garbi zuen bere lana zein zen zalaiaren neurriak eta ezaugarriak kontutan harturik eta 8.minutuan Martinezek erreala aurreratu zuen 0-1. Gol honen ondoren errealak konfiantza hartu zuen eta baloiaren jabetzaz eta ausardiarekin sartuaz hegaletatik beste bi gol egin zituen berriro ere Martinez eta Sangalliren bitartez.

 

2.zatian Barakaldo geihago estutzen hasi zen zelai erdian eta txuri urdiñek arazo gehiago zeuzkaten baloia garbi ateratzeko eta beharrezkoa zen joko zuzena egin ahal izateko. Hala ere, errealak Tarantino eta Del Moralen golekin 0-5 jarri ziren. Partida bukatzeko bost minutu falta zirenean Barakaldok falta baten ondoren, 2.jokaldi baten ondorioz, gola sartu zuen baina Del Moralek berriro goiza bukatzeko 1-6 jarri zuen markagailuan.
 
KADETEEN OHOREZKO MAILA: AMAIKAK BAT 0-3 REAL SOCIEDAD

 

Real Sociedad taldean jokatu zuten: Etxeberria; Sanz (Gorosabel), Arrue, Torre, Munera; Ceberio (Artetxe), Olabe (Rodriguez), Olaizola; Aurruabarrena (Infante), Manso (Gajate), Arrieta.

 

Larunbata goizean jokatu zen Debako Errotazar zelaian. Lehen zatia intentsitate handiz jokatu zuten bi taldeek. Etxeko taldea sendo agertu zen eta ongi kokatuta zeudenez Real Sociedad erakutsitako jokuari aurre egin zioten. Halerre txuri urdiñek aukerak izan zituzten markagailuan aurreratzeko. Bigarren zatian etxeko taldeak berdin jarraitu zuen baina Real Sociedad taldekoak porteria aurrean asmatu zuten Olabe eta Arrietaren bitartez eta zutoinera ere bidali zituzten zenbait baloi. Horrela Txuri Urdinak garaipena lortu zuten.


INFANTILEN OHOREZKO MAILA: REAL SOCIEDAD 3-0 ZARAUTZ

 

Real Sociedad taldean jokatu zuten: Aristegi, Goenaga, Leiza, Rodriguez, Urtaza, Egiluz, Zubeldia, Aierbe. Garikano, Vicente, Celorrio. Gero ateratakoak: De La Rubia, Bengoetxea, Bravo, Martinez, Santos eta Petxarroman.
 
Larunbata goizean Zubietan jokatutako partida. Taldeari lekua hartzea kosta zitzaion, presa eta urduritasun punttua nabari zitzaion. Gauzak azkarrregi eta sakontasun ardatzean berehala aurrera egin nahi izan zuen eta beste taldeak baloia erraz lapurtzen zigun joko mota horrekin. Gainera, talde fisikoki indartsua eta azkarra zuen Zarautzek eta kontraeraso arriskutsutan harrapatu gintuzten lehen 20 minutuan. Hortik aurrera, zabaltasun eta joko konbinatibo gehiagoz jokoaren kontrola gureganatzen joan ginen. Lehen gola (19. min.) lortzetik gauza erraztu zen. Bigarren zatian gola aukerak areagotu ziren eta 3-0 markagailua erdietsi genuen.

INFANTIL TXIKIA: REAL SOCIEDAD 10-0 SANSE

 

Real Sociedad taldean jokatu zuten: Iñaki, Odei, Mikel, Joseba (Jon), Aitor, Ibai, Lander, Aitzol, Ugaitz, Jon Ander, Urko.

 

Ligako lehen partida zen gazte txuri-urdinentzat eta Futbol 11 jkatzen zuen konpetizioko lehen partida izan zen.
Zubietako Z4 zelaian jokatu zen eta Txuri-urdinak ideiak garbi zituztela zelairatu ziren. Jokuaren erritmoa eraman zuten eta joku polita erakutsi zuten. Astean zehar landutakoa praktikan jartzen saiatu ziren eta emaitza ona eman zien.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!