GURE TALDEEN KRONIKAK

JUBENILEN OHOREZKO MAILA: LOGROÑES 0 - REAL SOCIEDAD 0

 

Logroñoko El Salvador zelaian jokatutako partidan Real Sociedad taldean zelaiartu ziren: Tena, Javi, Aranda, Egaña, Manuel; J.Gomez, Castro; Pablo, Villena, Michael; Fuentes.


Jokatu zuten ere: Joseba, Gaizka, A. Sanz eta Kenanek.


     Partidu kaskarra jokatu zuen gure taldeak igande goizean Logroñon. Lehen zatian partidak ez zuen kontrolik izan eta joan etorriko norgehiagoka bilakatu zen. Gauzak horrela Tenak pare bat geldiketa on egin ostean iritsi zen etxekoentzat
aukerarik onena baina atzelari txuri urdin batek atepean atera zuen baloia. Beste atean ere izan ziren aukerak, batez ere buruz buruko bat atezainarekin eta korner batean  eginiko erremate bat.


     Bigarren zatia antzeko hasi zen eta partidak kontrol gabe jarraitzen zuen, aukera bana izan zuten bi taldeek. Denbora aurrera joan ahala, etxekoen nekea batetik eta txuri urdinen aldaketak  bestetik goitik behera aldatu zen egoera. Azken 20minututan partiduaren kontrola gure taldeak izan zuen baina markagailua ez zen mugitu.

JUBENILEN LIGA NAZIONALA: GERNIKA 1 - EASO 2


Easo taldeak Gernikako Urbieta zelaian igande arratsaldean jokatutako partida 1 - 2 irabazi zuen. Easo taldean zelairatu ziren: GIRALT,RENOVALES,QUEVEDO,IZAGIRRE,RODRIGUEZ,IRIONDO,ELUSTONDO,MARTIN,OIARTZUN,CEBERIO Y HERNANDEZ.
Ongi hasi zen partida gipuzkoarrentzat. 8. minutuan korner bat ongi errematatuz Iriondok talde Txuri Urdina aurreratu zuen. Handik aurrera Easo taldeak ez zuen baloi gehiegi eduki Bizkaiatrrek presio ona egiten zutelako. Bigarren zatian borroka handia egon zen eta joku gutxi ikusi zen. Etxekoek beren aukerak egin zituzten eta buruz eginiko arremate on batean berdinketa lortu zuten 74. minutuan. Zorionez handik gutxira Realak bigarren gola lortu zuen. Hernandezek 78. minutuan lortu zuen izandako aukera aprobetxatuz. Easok borroka handiz aurrera ateratako partida zaila.

KADETEEN EUSKAL LIGA: REAL SOCIEDAD 2 - ALAVES 0


Larunbata goizeko 11:00 Zubietako Z-5ean  jokatutako partida.


Jokatu zuten: Bastida, Ibarbia, Tarantino , Ugarte, Prieto, Sangalli, Guridi, Odriozola, Capilla, Lopez eta Martinez.  Jokatu zuten ere: Alonso, Intxausti, Zabala, Nieto eta Rodriguezek.

Lehen zatian Realak ondo hasi zuen bere partida, aurreko astetan bezala hasieratik laneko gogoz atera ziren zelaira Alaves taldeari gauzak zail jartzeko asmoz. Honela zelai erditikan hasiaz jokaldi oso onak egin zituzten hasieratikan eta atsedenaldira 1-0.
2.zatian ideia berdinarekin atera ziren Zubietakoak, baloi gabe presio egitea eta zelai erditik baloia lerroen artean sartu edota hegaletatik jokaldiak atereaz. Guridik jokaldi on baten ondoren 2-0 jarri zuen markagailuan.

KADETEEN OHOREZKO LIGA: REAL UNION 0 - REAL SOCIEDAD 2


Real Sociedad taldean jokatu zuten: Marcellan; Gorosabel, Arrue, Torre, Munera (Rodriguez O.); Sanz, Olaizola (Artetxe), Olabe(Gorostidi); Arruabarrena (Infante), Manso, Arrieta (Marcos).


Irungo Gal zelaian paratida ikusgarria jokatu zuten Real Unionek eta Real Sociedad taldeek igande goizean. Bi taldeek intentsitate handiz jokatu zuten eta Txuri Urdinek erasoan joku efektiboa eginez aukera garbiak eduki zituzten. Hauetatik bakarrean lortu zuten irundarren atezaina gainditzea, Mansok lortutako golean.


Bigarren zatian Txuri Urdinek lanean jarraitu zuten eta gol aukerak sortu zituzten ere. Mansok bigarren gola lortu zuen. Etxeko taldean lanean jarraitu zuen markagailuko errenta murrizteko baina gazte Txuri Urdinak sendotasun handiz defendatu zuten eta beren atean hutsean utzi zuten.
 
INFANTILEN OHOREZKO LIGA

 

Igandean Artiako zelaian RS-ak ateratako hasierako hamaikakoa honoko hau izan zen:
Martinez, De La Rubia (Goenaga), Leiza, Urtaza, Rodriguez (Petxarroman), Zubeldia (Iglesias), Garikano (Vicente), Aierbe (Bengoetxea), El Haddadi, Santos eta Celorrio(Bravo).


Partidak historia gutxi izan zuen, 6. minuturako 0-3koa zen emaitza eta horrek dena erabakia utzi zuen. Hala ere, taldeak aurrekoren batetan zelai hestu eta txikian jokatu izan zuenetan ez bezala jokoaren interpretazio ona egin zuen. Joko luze gehiago beste batzutan egin ez duena, baloi diagonal asko, bukaerako marraraino iritsi gabeko hainbat erdiraketa...
2 aurrelari atera izanak eta atzetik bigarren jokaldiaren zain zegoen hiruko lerroak aukera anitz sorraraztea ahalbidetu zigun. Atsedenerako 0-4koa zen emaitza.


Bigarren zatian lekua pixkat galdu genuen. Aurrera joateko grinak Dunboak zenbait kontraeraso sortu izana ekarri zuen. Horrelako batean lortu zuten haien gola. Horren ondoren gure domeinuak jarraitu zuen beste 3 gol erdiesteraino, eta haiek ere penalti bat huts egin zuten. Partida erakargarria eta ikusgarria finalizazioari zegokionez eta nahi dugun moduan hasieratik erabakitakoa, bien arteko aldea handia izan arren.

INFANTIL TXIKIEN LIGA: REAL SOCIEDAD 7 - LENGOKOAK 1

Realaren partez jokatu zuten:Auzmendi, Agerralde, Garin, Ruiz de Mendarozketa, Crotto (Martnez), Kerejeta (Petxarroman), Urbe, Ibargoien, Agirrezabala, Iruretagoiena (Hernani).


Zubietako Z-4 futbol zelaian jokatutako partida larunbat goizean. Norgehiagoka ona txuri urdinek jokatutakoa, ideiak garbi eta gol aukera ugari sortuz. Lehen zatiko 12. minutuan 3-0 eko emaitza markagailuan zegoela ez zuten etsi. Txuri urdinek ondo jokatu zuten Lengokoakeko defentsako taktikari aurre eginez. Hausturak ondo bilatu zituzten eta gol aukerei etekina atera zieten.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!