GURE TALDEEN AURREKO PARTIDAK

JUBENILEN OHOREZKO MAILA:REAL SOCIEDAD 3 - LAGUNAK 2

 

 Larunbata arratsaldean Zubietako Z7 zelaian jokatutako partidan Real Sociedad taldean zelaiaratu ziren: Tena, Marco, Aranda, Javi, J.Manuel; A.Sanz, Castro; Zabala,Villena, Pablo; Fuentes. Jokatu zuten ere: Kenan, Michael, Egaña, Gaizka.


Partidu eroa larunbat arratsaldean Zubietan bizi izan zena. Lehen minututik etxekoak hiru puntuen bila atera ziren eta arriskua sortu zuten nafarren ate inguruan. Hala ere nafarrak aurreratu ziren txuri urdinek atzekaldean egindako akats baten ondoren. Jarraian berdinketaren gola iritsi zen A.Sanzek area kanpotik egindako jaurtiketa batean. Atsedenaldia bitartean nagusi izan ziren etxekooak, eta besteak beste bi baloi bidali zituzten zutoinera.


Bigarren zatia antzera hasi zen, baina  etxekoen gola gertu zegoela ematen zuenean berriro ere kanpotarrak aurreratu ziren penalti bat gauzatu ostean. Hortik aurrera urduritasuna izan zen nagusi etxekoen artean eta horren adibide izan zen huts egindako penalti bat ere. Hala ere partidua zailen zegoenean Kenanek berdinketa egin zuen eta handik gutxira Castrok garaipena eman zion talde txuri urdinari.


JUBENILEN LIGA NAZIONALA: ARIZNABARRA 1 - REAL SOCIEDAD 2

Igande eguerdian Gasteizko Ariznabarra auzoan jokatutako partidan Easok garaipen garrantzitsua lortu zuen. Real Sociedad taldean zelairatu ziren: BARDAJI,RENOVALES,FAVRIS,QUEVEDO,AYGUES,IRIONDO,ELUSTONDO,MARTIN,OIARTZUN,MUGURUZA,IPARRAGIRRE.
Jokatu zuten ere:HERNANDEZ,CEBERIO eta URRUTIA.

Partida hasi bezain pronto Iparragirrek lehen gola lortu zuen. Hasiera bikaina eduki arren ez ziren konformatu eta gol gehiagoren bila joan zen talde gipuzkoarra. Aukerak eduki arren 27.minutu arte ez zuten bigarrena lortu Oiartzunen bitartez. Emaitza honekin atsedenaldira iritsi ziren.


Bigarren zatian askoz ere erasokorragoa atera zen etxeko taldea eta 54.minutuan bere gola lortu zuen. Minutu batzuetan Real Sociedad taldekoak etxekoen grina geratu behar izan zuten. Lortu zuten eta jokua dominatu zuten gipuzkoarrek nahiz veste golik lortu ez.

EUSKADIKO KADETEEN LIGA: REAL SOCIEDAD 1 - BARAKALDO 0


Larunbata goizeko 12:00 Zubietako Z5 zelaian  jokatutako partida.


Zelairatu ziren: Bastida, Tarantino, Ugarte, Moral, Alonso, Sangalli, Intxausti, Odriozola, Rodriguez, Capilla eta Martinez.  Jolastu zuten ere: Ibarbia, Guridi, Lope z eta Prieto.

Partida zaila larunbatean jolastutakoa Zubietan.


Lehenengo zatia bizkaitarrak presionatzen atera ziren zelaira eta gauzak nahikoa zail jarri ziren txuri urdiñentzako. Zelai erdiko jokalariak ondo markatuta zeuden eta ezin zuten baloia eroso atera. Honela atsedenera 0-0.


Bigarren zatian txuri urdiñak baloiarik gabe presio handia egitera atera ziren eta baloiari abiadura gehiago emanez jokaldiak antolatzera. Partida aurrera joan ahala gauzak hobeto egiten ziren. Gol aukerak geroz eta argiagoak ziren eta nahiz eta beraien atezainak geldiketa onak egin Sangallik gola lortu zuen 55.minutuan. Hortik aurrera txuriurdiñak ondo kontrolatu zuten partida eta azkenean hiru puntuak etxean geratu ziren.

KADETEEN OHOREZKO LIGA: ANTIGUOKO 2  - REAL SOCIEDAD 0

Igande arratsaldean Berio futbol zelaian jokatutako partidan Real Sociedad taldean zelaiaratu ziren: Marcellan, Arrue, Sanz(Gorosabel), Torre, Arruabarrena(Gajate), Rodriguez O.(Manso), Olabe, Munera(Marcos), Olaizola(Artetxe), Calvillo, Arrieta.
Antiguoko eta Real Sociedad taldeek jokatutako partida erritmo altukoa izan zen.

Bi taldeek presio handia eginez jokatu zuten baina Txuri Urdinek eduki zituzten gol aukera garbienak. Zorigaitzez aukera hauek ez zituzten asmatu, batzutan langara bidali zutelako baloia eta besteetan prezipitazioz jokaldiak gaizki amaitu zituztelako.
Bigarren zatia ere intentsitate handiz jokatu zen. Minutu gutxitan bi jokaldi erabakigarri gertatu ziren. Hobekien jokatzen ari zen unean Realak gola aukera garbia huts egin zuen eta handik gutxira hamar jokalarirekin geratu zen aurrelaria egotzia izan zelako bi txartel horiren ondorioz. Antiguoko taldeak kontraeraso batean bere lehen gola lortu zuen eta partida amaitzeko minutu gutxi falta zirenean penati baten ondorioz bigarren gola lortu zuen.

INFANTILEN OHOREZKO LIGA: OIARTZUN 0 - REAL SOCIEDAD 2


Larunbata arratsaldean  Oiartzungo Karla Lekuona zelaian Real Sociedad taldeak ateratako hasierako hamaikakoa hau izan zen:
Aristegi, De La Rubia (Bravo), Goenaga, Petxarroman, Urtaza, Iglesias, Bengoetxea (Zubeldia), Aierbe, Vicente, El Haddadi (Garikano) eta Celorrio (Santos).


Lehen minutua bete aurretik taldeak aurre hartu du markagailuan baloi geldituko jokaldi baten ondorioz. Hala ere, horrek lagundu baino taldeari gauzak errezegi izango zirela pentsarazi diola esango nuke eta ez gara hortik aurrera joko egoki eta eraginkor bat egiteko gai izan. Zelaia hestua zen eta horrek aurkariaren lan defentsiboa errazten zuen, eta haiek gainera langile eta agresibitatez aritu dira lehen zatian zehar. Guk jokoa motzegia egin dugu, zehaztasunik gabekoa, eta joko horrek gune batean aurkarien akumulazioa ahalbidetzen zuen eta ez gara gai izan dinamika horretatik ateratzeko.


Bigarren zatian zenbait aldeketek erasoko jokoaren hobekuntza txiki bat bideratu dute nahiz eta aukerak gutxi izan diren. Azken minutuetan lortu dugu berriz ere baloi geldituko egoera batean bigarren gola. Laburbilduz esan genezake defentsiboki ez dugula inongo arazorik izan (ez digute aukera bat ere egin partida osoan) baina erasoko jokoa ez dugula ondo interpretatu. Partida eskaxa zalantzarik gabe.

INFANTIL TXIKIAK: REAL SOCIEDAD 2 - SPORTING DE HERRERA 0

Realaren partez jokatu zuten: Casadevante, Martinez, Agerralde, Garin (Ruiz de Mendarozketa), Crotto, Hernani, Petxarroman, Urbe, Ibargoien (Iruretagoiena), Rekalde (Kerejeta), Agirrezabala.

Partida polita larunbat goizean gure txikiek eskainitakoa Zubietako Z-4 futbol zelaian. Txuri urdinak ondo atera ziren zelaira, ondo kokatuta eta ideiak garbi zituztela. 3. minutuan 1-0ekoa igo zen markagailura eta ondo jarraitu zuten gola lortu ondoren. Atsedenaldira iritsi aurretik, 25. minutuaren inguruan, korner baten ondorioz, 2 eta 0ekoa lortu zuten. Atsedenaldira, 2 goleko aldearekin eta joko alaia erakutsiz, heldu ziren.

Bigarren zatian, golik ez nahiz eta baloi jabetza eta aukera gehiago izan. Herrerako mutilek gol aukeraren bat izan zuten baina Casadevante eta defentsan kokatutako mutilek lan txukuna egin eta kanpokoen helburua ekidin zuten.
Bukaeran, 2 eta 0eko emaitza eta astean zehar egindako lana zelaian ikusi zen, batez ere, jarreran eta lan taktikoan oso ondo aritu ziren.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!