GURE TALDEEN AURREKO JARDUNALDIA

JUBENILEN OHOREZKO MAILA: BERCEO 0 - REAL SOCIEDAD 2

 

Larunbata arratsaldean Logroñon jokatutako partidan Real Sociedad taldean zelairartu ziren: Celaya, Joseba, Aranda, Fernando, Muñoa; Jon Gomez, Castro; Marco, Pablo, Gaizka; Kenan. Jokatu zuten ere: Egaña,Zabala,Fuentes,Villena

Partidu zaila atera zuen aurrera talde txuri urdinak. Lehenengo zatian baloiaren jabetza izan arren aukera gutxi izan ziren,sakontasun pixka bat falta izan zelarik. Etxeko taldeak ere ez zuen arrisku handirik sortu.


Bigarren zatiaren hasieran Pablok egin zuen lehen gola eta partidua goitik behera aldatu zen. Etxekoak berdinketaren bila joan ziren eta Orduña iritis ziren txuri urdinen minuturik onenak,defentsako jokoan sendo mantenduz eta erasoan,espazio gehiagorekin aukera garbiak sortuz. Horrela iritsi zen bigarren gola ere,taldekako jokaldi borobil bati Marcok bukaera egokia emanez.

JUBENILEN LIGA NAZIONALA: DANOK BAT 1 - REAL SOCIEDAD 3

 

Larunbata eguerdian Bilboko Mallona futbol zelaian jokatu zen partidan Easo taldeak zelairaru zituen jokalariak ziren: Capilla; Martin,Aygues, Elustondo, Giraldez; esnal, Blasco, Urrutia, Muguruza, Ceberio; Hernandez. Jokatu zuten ere: Oiartzun, Izagirre, Del Nozal, Rodriguez.

Easo taldea gogor hasi zen. Joku txukuna eginaz eta gol aukerak sortuz partidko erritmoa jarri zuen. Gipuzkoarrak 0-2 aurreratu ziren. Danok Bat taldea bere golaren bila abiatu zen eta arean sarturiko baloi luzeen bidez bantaila murriztea lortu zuen.
Bigarren zatiaren hasieran gol aukera gutxi izan ziren bi ateetan. Txuri urdinak eraso batean hirugarren gola lortu zuten eta une horretatik aurrera jokua kontrolatu eta ez zuten eragozpenik pasa partida amaitu arte.

KADETEEN EUSKAL LIGA: REAL SOCIEDAD 6 - SANTUTXU 1

 

Larunbata goizeko 11:30 Zubietako Z-5ean  jokatutako partida.

Jokatu zuten: Bastida, Ibarbia , Ugarte, Moral, Alonso, Sangalli, Guridi, Odriozola, Prieto, Lopez y Bautista.  Jokatu zuten ere: Nieto, Rodriguez y Martinezek.

Partida ona larunbatean kadete handiak jokatutakoa. Lehenengo zatian bizkaitarrak jokatzeko asmoarekin atera ziren zelaira baina txuriurdiñak zelaiko ¾ itxaroten zuten eta honela ez zuten utzi baloia jokatzen aurkariari. Honela, gipuzkoarrak baloia ostu eta segituan baloia jokatzen hasten ziren jabetza edukiz, lerroen artean ondo kombinatuz eta aurkariari gauzak zail jarriz. 
Honela atsedenaldira 4-0.


Bigarren zatian etxekoak lehenengo zatiko lan handia nabaritu zuten baina ondo irakurri  zuten zein zen beraien lana eta honela, baloia lasai mugituaz eta beste zelaieruntz  progresioa  ondo temporalizatuz 6-1ekoarekin iritsi ziren partida amaierara.

KADETEEN OHOREZKO LIGA: REAL SOCIEDAD 1 - LAGUN ONAK 2


Igande eguerdian jokatutako partidan Real Sociedad taldean zelairatu ziren: Etxeberria; Infante(Gorosabel), Arrue, Sanz, Munera; Artetxe(Manso), Rodriguez O.; Olabe; Calvillo(Gorostidi), Olaizola(Marcos), Arrieta(Gajate).

Zubietako kirol instalakuntzatan jokatutako partidan Real Sociedadeko jokalariek izan zuten baloiaren jabetza. Lehen zatian baloia ikutuz eta egoki konbinatuz zenbait gol aukera izan zituzten. Calvillok egoki amaitu zuen taldeko jokaldi bat atsedenaldira 1-0 iritsiz.


Bigarren zatian Azpeitiarrek beren gola aukerak aprobetxatu zituzten markagailua irauliz. Halere Txuri-urdinak baloi jabetza edukiz aurkarien porteriara iristen saiatu ziren eta gol aukera garbiak eduki arren ez zuten berdinketa lortu.

INFANTILEN OHOREZKO LIGA: EIBAR 1 - REAL SOCIEDAD 3


Martinez, De La Rubia (Egiluz), Petxarroman (Leiza), Rodriguez (Goenaga), Urtaza, Iglesias (Bengoetxea), Bravo (Aierbe), Garikano (El Haddadi), Celorrio, Zubeldia eta Vicente (Santos).


Goiko Unbe futbol-zelaian 10:30tan jokatutako partidan taldeak denboraldi osoko irudirik bikainena azaldu du lehen zatian zehar. Lerroak elkarturik eta haien zelaian ondo jarrita ez dugu aurkaria pentsatzen eta erraz jolasten utzi. Hainbatetan akosoen ondoren baloia berreskuratu dugu, eta gero baloia ere irizpide egokiz erabili dugu. Joko motza eta luzearen arteko konbinaketa txukuna, lapurretaren ondorenean gune aktibotik urrunduz eta jokalarien etengabeko laguntza eta mobilidadearekin jokoa ikusgarria bilakatu da. Horri gehituta, finalizazioan ere preziso egon gara eta lehen zatiko emaitza 0-3koa izan da.
Bigarren zatian zaila egin zaigu leheneko joko-maila mantentzea, eta aldaketekin batera Eibarrek bere momentua izan du. Saiatu da gora egiten eta gure joko-hastapenean arazoak sorrarazi dizkigu. 1-3koarekin partidan sartzea lortu dute eta beste hamar minutuan aukeraren bat izan dute bigarrena erdiesteko. Hala ere, bukaera aldera gauza berriz orekatu da eta ez dugu arriskurik pasa. Beraz, partidu gorabeheratsua eta lehen zatiko erreferentziarekin jarraituko dugu lanean hobetze aldera.

INFANTIL TXIKIEN LIGA: REAL SOCIEDAD 0 - EIBAR 0


Larunbata goizean Zubietako Z4 zelain jokatutako partidan zelairatu ziren jokalariak: Casadevante, Martinez, Garin (Petxarroman), Agerralde, Crotto, Hernani, Ruiz de Mendarozketa, Rekalde, Urbe, Arrizabalaga (Kerejeta), Iruretagoiena.
Partida hutsean amaitu arren gol aukera dexente sortu zituzten gazte Txuri Urdinak.


Lehen zatian etxekoek jokua kontrolatu arren Eibartarrak ongi kokatuta zeuden eta kontraerasora jokatzen saiatu ziren.
Bigarren zatian etxekoek jokuaren erritmoa ezarriz gol aukera asko sortu zituzten baina ez zuten esmatu ate aurrean. Langak, zutoinak eta ermaginen defentsek gol aukerak zapuztu zituzten. Etxekoek lanean jarraitu behar dute beren progresioarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!