e-Sports

Gure taldea ezagutu Anoetan

Arratsaldeko 18:30etatik, gure jokalariekin trebatu zaitez X-BOX One kontsolarekin dendan eta museoan

Asteburu bizia espero da Donostian. Gaur zaleek ere giro bikainaz disfrutatzeko aukera izango dute Real100 Museoan eta Anoetako dendan. Jardunaldi berezia izango da, gamers jokalarientzat bereziki eta arratsalde entretenigarria pasa nahi duten zaleentzat.

18:30etatik, Remembber gure kapitain birtualak zuzendutako taldea Anoetako dendan eta museoan egongo da gure zaleekin partidak jokatzen X-Box One kontsolarekin. Sariak egongo dira golak sartzen lortzen dituzten zaleentzat eta onenak haiekin derbira joateko aukera izango du. Jokatzeko guneko sarrera dendatik izango da.

Doako sarrera Museora arratsaldean

X-BOX One-ra jokatutzeaz gain, zaleek aukera aprobetxatu dezakete Realaren Museoa bisitatzeko. 16:30etatik, museoa zabalik egongo da Realaren historia ezagutzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!