Gure harrobiko taldeen kronikak

JUBENILEN OHOREZKO MAILA: OSASUNA 2 - REAL SOCIEDAD 0

 

Larunbat eguerdian Tajonar instalazioetan jokatutako partida.

 

Talde txuri urdinak baloiaren jabetza izan zuen baina aukerak bi alboetan sortzen ziren.

 

Bigarren zatia Realaren baloi jabetzarekin jarraitu zuen, baina ez zuten golik sartu. Etxekoek gola lortu zuten bigarren zatiko erdialdean eta hortik aurrera baloi jabetza etxeko taldearena izan zen, zeinek estrategiako jokaldi batean, bigarren gola lortu zuen.

 

Realean ondorengoak jokatuko zuten: Bardaji, Renovales, Gorria, Egaña, Elustondo, Sanz (Blasco), Iriondo (Rodríguez), Muguruza, Villena (Arruti), Oyarzun eta Hernández.

 

JUBENILEN LIGA NAZIONALA: REAL UNION 2 - REAL SOCIEDAD 2

 

Larunbat arratsaldean Irungo Gal zelaian jokatutako partidan, Realak puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuen.

 

Lehen zatian etxekoak ondo aritu ziren presioa goian eginez, eta horren ondorioz, lehen gola egin zuten irundarrek. Pixkanaka talde txuri urdina suspertzen hasi zen eta Guridiren gola iritsi zen.

 

Bigarren zatian partidak ez zuen kontrolik izan, aukerak sortzen zituzten bi taldeek baina nagusi izan gabe. Bautistak Realak markagailuan aurreratu zuen baina pozak gutxi iraun zuen, bi minutu beranduago etxekoek berdinketa ezarri baitzuten.

 

Realen ondorengoak jokatu zuten: Gorka, Ibarbia, Tarantino (Sarriegi), Andoni, Jon Ander (Nieto), Guridi, Luka (Luismi), Capilla, Alvaro, Bautista eta Patxi (Rodri).

 

KADETEEN EUSKAL LIGA: REAL SOCIEDAD 4 - ANTIGUOKO 0

 

Partida ona larunbat eguerdian Zubietako instalazioetan jokatutakoa.

 

Lehenego zatian Realak partida erabakita utzi zuen. Etxekoen baloi jabetza argia izna zen eta atea aurrean izan zuen punteria oso altua, lau gol lortu baitzuen.

 

Bigarren zatian etxeko taldea atzera egin zuen eta hobeto defendatu zuen. Talde txuri urdinak partida kontrolpean izan zuen baina ez zuen gol gehiago sartu.

 

Realean ondoregoak jokatu zuten: Marcellán, Rodríguez O., Arrue, Lapeña, Gorosabel, Sanz, Olabe, Calvillo, Olaizola, Arrieta eta Quevedo. Ere jokatu zuten: Manso, Torre, Munera, Ceberio eta Arruabarrena.

 

KADETEEN OHOREZKO LIGA: REAL SOCIEDAD 2 - ALOÑA MENDI 0

 

Latunbat goizean Zubietako z6 zelaian jokatutako partidan Realak Oñatiko Aloña Mendi taldea garaitu zuen.

 

Lehen zatian Realak izan zuen baloi-jabetza eta aukera onak izan zituen, nahiz eta txuri urdinen gola kanpoko taldeak bere atean egin zuen.

 

Bigarren zatia leihatuagoa izan zen. Hala ere, estrategiko jokaldi batean Realak bigarren gola lortu zuen. Baina Aloña Mendik ez zuen amorea eman eta aukera onak sortu zituen. Realak ere hirugarren gola sartzeko parada izan zuen baina ez zuen asmatu.

 

Realean ondorengoak jokatu zuten: Aristegi, Petxarroman, Egiluz, Urtaza, Hernández, Zubeldia (Rodríguez), Sáenz, Garikano (Bengoetxea), Aierbe, Vicente (Larrañaga) eta Parra.

 

INFANTILEN OHOREZKO LIGA: ZARAUTZ 1 - REAL SOCIEDAD 4

 

Zarautzko Asti txiki zelaian jokatutako partidan Reala garaile irten zen.

 

Lehen zatia berdinduta egon zen. Etxekoak indartsu atera ziren eta Realari partidan sartzea kostatu zitzaion. Pixkanaka talde txuri urdin apartidaren joko-jabetzarekin egin zen eta aukera onak sortu zituen. 36garren minutuan 0-1ekoa ailegatu zen.

 

Bigarren zatia donostiarren aukerekin hasi zen. Txuri urdinek beste bi gol lortu zituzten. Zarautz ez zen errenditu eta aldeak murriztu zituen,1-3. Baina partida amaitzear zegoela, Realak 1-4ª lortu zuen penaltiz.

 

Realean ondorengoak jokatu zuten: Adrián, Joseba, Bautista, Aritz, Aitor, Ugaitz, Ion Ander, Rekalde, Urko, Theo U. eta Mikel.Ere jokatu zuten: Odei, Jon Theo L., Ibai eta Lander.

 

INFANTIL TXIKIEN LIGA

 

Infantil txiki ez du jardunaldirik izan asteburu honetan. Laguarteko partida bat jokatu zuen Kostkas eta Alavés taldeekin. Realeko jokalari gazteek grina erakutsi zuten eta joko ona egin zuten.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!