Gure harrobiko kronikak

Larunbata arratsaldean Zubietako Z7 zelaian jokatutako partida kaxkarra izan zen. Zailtasun handiak izan zituen talde txuri urdinak ordenaturik zegoen Txantrea taldea gain ditzeko. Taldeak sakontasun falta nabaria eduki zuen eta gol aukera garbia baloi geratuko jokaldi batean eduki zuen. Nafarrek ordenaturik defendatu zuten eta kontraerasora jokatu zuten. Bigarren zatia oso antzekoa izan zen. Nafarrek markagailuan aurre hartu zuten eta honek etxeko taldearen urduritasuna areagotu zuen. Txuri urdinek baloi eduki zuten baina arriskurik sortu gabe. Realaren hamaikakoaMarcellan; Renovales, Sarriegi, Ugarte, Alonso; Blasco, Guridi, Sangalli; Merquelanz, Bautista eta Capilla. Zelairatu ziren ere Muguruza, Tarantino, Mediavilla eta Rodriguez. Partida gogorra Zubietako Z5 zelaian larunbata arrtsaldean jokatutakoa. Baloia pazientziz mugituaz hasi ziren realeko gazteak. Lehen minutuetan sakonera eman zioten jokuari eta bizkaitarren areara sarritan iritsi ziren. Lauroko jokalariek indatsu defendatu zuten lehen zati honetan. Bigarren zatian etxekoak urduritzen hasi ziren eta erritmoz jokatu arren prezipitazioa nabaritu zen. Bizkaitarrek egoera aprobetxatu zuten eraso arriskutsua batzuk antolatzeko. Etxeko taldeak gol aukera batzuk sortu zituen baina porteria aurrean ez zuten asmatu. Partida berdinketarekin amaituko zela zirudienean korner jaurtiketa batean etxeko taldeak gola lortu zuen. Erditik ateratzeko betarik gabe partida amaitu zen. Realaren hamaikakoaBastida; Rodriguez, Torre, Lapeña, Arrieta; Ceberio, Sanz; Olaizola, Quevedo, Zabala; Manso. Zelairatu ziren ere Olabe, Calvillo, Martinez eta Gorosabel Larunbata goizean Zubietako Z5 zelaian jokatutako partida. Lehen zatian etxeko taldeak baloi jabetza altua eduki zuen baina sakonera falta nabaria izan zen. Arabarrak defendatzen eta eraso azkarrak egiten saiatzen ziren. Atsedenaldian markagailuak 1-0 adierazten zuen. Bigarren zatian txuri urdinen jokuak sakonera gehio eduki zuen. Horrela gol aukera ugari izan zituen etxeko taldeak eta markagailuako tartea haunditzen joan zen. Realaren hamaikakoaGarrantxo; Petxarroman, Hernandez, Rodriguez, Egiluz; Aierbe, Zubeldia, Saenz, Oiarzabal; Parra eta El Haddadi. Zelairatu ziren ere Guevara eta Urtaza. Zumarragako Argixao zelaian larunbata arratsaldean jokatutako partidak bi zati ezberdin eduki zituen. Lehen zatian etxeko taldeak jokua dominatu zuen. Baloia txuri urdinek zuten arren eraso arriskutsuenak Urolako jokalariek antolatu zituzten. Realeko jokalariei kosta egiten zitzaien jokaldi arriskutsuak sortzea eta areara iritsi aurretik erasoak amaitu egiten ziren. Urolakoek eraso azkarrak egiten zituzten eta lehen zatia amaitu aurretik bi golak lortu zituzten. Bigarren zatian txuri urdinek jokuaren kontrola eduki zuten. Joku zuzenagoa erabiliz arriskua sortu zuten. Etxekoek emaitza gorde nahi zutenez defentsa lana hobetu zuten atzerago defendatuz. Realaren gola partidaren amaieran iritsi zen, berdinketarako astirik gabe. Realaren hamaikakoaAuzmendi; Elosegi, Ruiz de Mendarozqueta, Aranbarri, Ibargoien; Cachenoit, Mentxaka; Calderón, Petxarroman, Kerejeta; Urcelayeta. Zelairatu ziren ere Garces, Crotto eta Diez.Larunbata goizean Zubietako Z5 zelaian jokatutako partida. Lehen zatian urnietarrak markagailuan aurre hartu zuten. Oso goian presionatzen zuten Urnietako jokalariek eta zailtasunak jartzen zizkieten Realeko jokalariei. Hauek ez zuten jokuaren interpretazio egokia egiten. Halere, lehen zatia amaitzear zegoela, Realak berdinketa lortu zuen. Bigarren zatian etxekoek Urnietako taldearen defensa lana errezago gainditu zuen. Honek gol aukera gehio ekarri zituen nahiz jokua ikusgarria ez izan. Realaren hamaikakoaBastida; Ujia, Iraola, Uriarte, Ezkurdia; Hernandez, Martinez Losa; Laberdesque, Aldasoro, Keita; Blasco. Zelaraitu ziren ere Carlavilla, Murua eta Irurzun.Larunbata goizean Zubietako Z4 zelaian jokatutako partida. Partida txukuna egin zuten gazte txuri urdinek. Baloi jabetza altua eduki zuten baina, lehen minutuetan, tolosarren defensa aurreratuak zailtasunak jarri zizkien. Partida aurrera joan ahala errezago apurtzen zuten tolosarren defensa eta erasoko jokaldi arriskutsuak sortzen zituzten. Bigarren zatian partidak antzeko dinamika eraman zuen. Tolosak baloi jokatuz iritsi nahi zuen Realeko jokalarien areara eta Realeko jokalarien eraso azkarrek gol aukera nabariak sorzten zituzten. Realaren hamaikakoaUrdangarin; Guruzeta, Garmendia, Arrieta, Zoilo; Garrido, Elizondo; Galarreta, Salaberria, Recio; Uzkudun. Zelairatu ziren ere Alvarez, Cantero, Ruiz-Zeberio eta Arruabarrena.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!