Gure harrobiaren kronikak

Larunbat arratsaldean Zubietako z4ean jokatutako neurketa. Partida oso lehiatua bien artekoa. Neurketa ez zen ondo hasi Realarentzat, lehenengo minutuan gola lortu baitzuen Ordiziak. Hortik aurrera etxekoek eduki zuten baloia eta kanpokoek kontraerasoak bilatu zituen. Minutuak pasa ahala gehiago iristen hasi zen Reala, baina aukera garbirik sortu gabe. Bigarren zatian gauzak berdin jarraitu zuten. Azken metroetara askotan iristen hasi ziren txuri-urdinak, baina aukera garbirik sortu gabe. Alboko falta baten ostean iritsi zen berdinketa. Muguruza izan zen golegilea hogei minuturen faltan. Realak ezin izan zuen bigarrena lortu nahiz eta iritsiera eta aukerak izan. Bi aste barru, Realak Ohorezko Kadeteko finala jokatuko du Antiguokoren aurka.Realaren hamaikaoa: Ayesa; Santos, Revilla, Muguruza, Elizburu; B. Gonzalez, Lopez de la Calle; Teijeira, Arzak, Barrenetxea; NazabalJokatu zuten ere Ruiz, A. Gonzalez.Larunbat goizean Zubietako z6an jokatutako neurketa. Realak presioa ongi egin zuen lehen zatian eta baloia ondo mugituaz aukerak sortu zituzten. Atsedenaldira 3-0 iritsi ziren Turrientesen lehena eta Karrikabururen bi golei esker. Bigarren zatian berriz taldeak gehiago sufritu egin zuen. Txuri-urdinek borroka maila mantendu zuten eta Marcosek lortu zuen laugarrena. Vasconiak bitan murriztu zuen abantaila eta azken jokaldian iritsi zen Karrikabururen tantoa.Realaren hamaikakoa: Ballesta; Almandoz, Zeberio, Rodriguez, Azurmendi; Telletxea, Turrientes; Dadie, Ortiz de Guinea, Balda; KarrikaburuJokatu zuten ere Ruiz, Elkorobarrutia, Marcos, Arotcarena.Asteazken arratsaldean Ipintzan jokatutako neurketa. Oso partidu polita txikiek jokatu zutena. Neurketa hasieratik erritmoa eta jokoa jartzen saiatu zen talde txuri urdina, lehen zati polit intentsua eginez, partiduan nagusi izanez. Bi jokaldiren ostean, atsedenaldira 0-2 emaitzarekin joan ziren, Gonzalez de Heredia eta Fernandezen golei esker. Bigarren zatian dinamika berdintsua eman zen. Azken minutuetan Bergarak estutu egin zuen, aukera garbirik egin ez zuen arren. Hurrengo jardunaldian Realak Vasconia hartuko du. Realaren hamaikakoa: Vadillo; Barandiaran, Gastesi, Agote, Zabala; Vitoria, Bengoa; Pascual, Taillefer, Fernandez; Gonzalez de HerediaJokatu zuten ere Arrese (oa), Pociello, Garzon, Amigot.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!