Amets Bat

"Goazen!"

Vídeo

Zubietak goiz berezia bizi izan du berriro. Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko, Beasaineko Alkartasuna Lizeoko, eta Amezketako Zumadi Eskolako 159 txikiek ilusioz bete dute 2018ko lehen Amets Bat ekintza.

Goiz ahaztezina izan da txikientzat. Txuri-urdinen instalazioak ezagutu eta lehen taldeko jokalariak oso gertu izan dituzte. Gainera, entrenamenduan taldea eten gabe animatu dute igandeko neurketa prestatzeko. Azkenik, solasaldi atsegina elkarbanatu dute Toño Ramirez eta Nahikari Garciarekin. Txikiek oroitzapen handiak eraman dituzte etxera: jokalariekin ateratako argazkiak eta jokalarien sinadurak. Alaitasunez amaitu dute Zubietako saioa.

Arratsaldean Aquariuma bisitatuko dute gaurko eguna amaitzeko eta igandean Anoetatik biziko dute Celta de Vigoren aurkako neurketa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!