'Gabonak Realarekin' ekintzaren azken txanpa

‘Gabonak Realarekin’ ekintzaren amaiera gertu dago. Ehun ume baino gehiago Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza honetan disfrutatzen ari dira. Bihar asteazkena amaiera emango zaio sei eguneko ekintza honi. Gaztetxoek ikasteaz gain, primeran pasa dute Zubietako instalazioetan. Futbolera jokatu dute, baina beste kirol asko praktikatu dituzte ere. Adiskidetasuna, solidaritatea, errespetua edo taldeko lana bezalako baloreak nagusi izan dira ‘Gabonak Realarekin’ ekintzan. Biharko agurraren aurretik, txikienek momentu berezia bizi izan dute gaur. Realeko lehen talde osoarekin argazki bat atera dute goizeko entrenamenduaren aurretik. Dudarik gabe, oroitzapenerako argazki berezi bat izan da txuri-urdin hauentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!