Alebin Txapelketa

Futbola eta ilusioa Zubietan

Alebin futbol festa martxan da. Gaur hasi da Gabonetako Alebin Txapelketa, ohikoa data hauetan. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimenak mila bat ume bildu ditu Zubietan Gipuzkoako 56 taldetan. Gogo izugarriak erakutsi dituzte urtea bikain amaitzeko. Bestalde, zaleek Realzale (Incondicional-Leiala) programa gertutik ezagutu ahal izan dute zelai ezberdinetan banatutako informazioari esker. Goiz bikaina izan da Zubietan. Gaurko partiden ostean bihar finalen txanda izango da. Ilusioa nagusi da egun hauetan Zubietan. Goizean ondorengo taldeak sailkatu dira: Añorga, Zumaiako, Kostkas, Tolosa, Lagun Onak eta Ostadar. Arratsaldean Vasconia, Antiguoko, Beti Ona, Trintxerpe, Bergara eta Billbabona sailkatu dira. 

EMAITZAK

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!