CD ELGOIBAR 0-5 REAL SOCIEDAD

Froga ona hasteko

Vídeo

Realak aurredenboraldiko partidak estreinatu ditu Elgoibarren garaipena lortuz. Txuri-urdinak huts eta bost irabazi diote ‘Haundi’-ri udako lehen frogan.

Mintxetako zelaiak itxura paregabea izan du partidan, CD Elgoibarren mendeurrena ospatzeko ekintza nagusienetako batean. Uztaila guztietan bezala, hankak pisu handia dute lan karga itzelarengatik. Minutuak pilatzeko garaia da eta gaurko neurketa aproposa izan da horretarako. Sanseko jokalari askorekin deialdian, Eusebio Sacristan entrenatzaileak bi hamaikako desberdin ipini ditu, bat zati bakoitzeko.

Partida atsedenera huts eta bateko emaitzarekin iritsi da, etxekoek bere atean sartutako golagatik. Bigarren zatian Capilla (2) Aritz eta Bautistaren golek emaitza borobildu dute. Etxeko taldeak, aurte Erregional Preferente mailan lehiatuko duenak, itxura ona eman du bere zaleen aurrean. Zorte onena aurtengo denboraldirako.

Gaurko test ona izan da hasteko eta lehiaketa erritmoa hartzen joateko. Hurrengo frogak exijentzia handiagoa izango du. Arerioa Bordeleko Girondins izango da. Partida, asteartean Irunen.

Fitxa teknikoa:

CD Elgoibar: Badiola, Jon Ander, Jonfer, Mendikute, Cid, Alex Ruiz (kap), Abdel, Casado, Ansoalde, Gereta e Isaac. También jugaron Gartxot, Eneko, Vigara, Iker López, Jontxu, Calvo, Danel, Koldo Aragón, Aranbarri, Belaustegui eta Iban García.

Real Sociedad: Toño, Gorosabel, Ugarte, Raúl Navas, Rodrígues, Zubeldia, R. Pardo, X. Prieto (kap), Sangallo, D. Concha y Juanmi. En la segunda parte: Sisniega, Ujía, Aritz, Llorente, Arrieta, Guevara, Zurutuza, Capilla, Canales, Merquelanz eta Bautista

Golak: 0-1: Álex Ruiz (b.a.), min.30. 0-2: Capilla, min.51. 0-3: Aritz, min.58. 0-4: Capilla, min.80

Epailea: Díaz. Txartel horia Guevarari.

Inzidentziak: Minutuko isilunea gorde da José Gabiolaren oroimenez, bi taldetako jokalari ohia, orain gutxi zendua.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!