BERTSO DERBIA

Festaren hasiera onena

Vídeo

Donostiako kaleetatik festa giroa nagusi izango da gaur arratsaldean Anoetan jokatuko den derbia dela eta. Baina festak atzo izan zuen hasiera Bertso Derbiaren edizio berri bat ospatu bait zen Azpeitiko Soreasu Antzokian “Bat egin” lemarekin. Ekintza probintziara ‘atera’ zen lehendabizikoz, emaitza borobilarekin.

Giroa bikaina nagusi izan zen Bertso Derbian, Real Sociedad Fundazioak antolatutako ekintza Athletic Club Fundazioaren, Kulturaz Azpeitiko Kooperatiba eta Usandizaga Institutuaren Diseinu Grafiko Zikloaren laguntzarekin.

Aurreko edizioetan bezala, ekitaldian elkarri hitza pasaz kantuan izan ziren sei bertsolari. Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallusek hartu dute parte Realaren aldetik eta Angel Mari Peñagarikano, Jone Uria eta Etxahun Lekue Athletic Clubaren partetik. Iker Iriartek egin zituen gai jartzailearen lanak.

Reala eta Athletic Clubeko fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da Bertso Derbia. Taldeen arteko lehiatik haratago kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela sinetsita. Horrez gain, Reala eta Athletic Clubaren Fundazioek euskararen normalizazioan egiten duten ahaleginean kokatzen da Bertso Derbia. Gure hizkuntza eta gure kulturarekiko konpromisoan sakontzeko balio du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!