Festa kalean hasiko da ‘Bertso Derbiarekin’

Hemen da Bertso Derbiaren zortzigarren edizioa. Athletic Club Fundazioa, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, Athletic Club eta Realaren zale diren bertsolarien arteko ‘derbi’ klasikoa antolatu du. Kasu honetan, aurreko urtean Bilbon ospatu zen bezala, antzerkian egin beharrean, ‘Bertso Debia’ kalera aterako da eta ibilbide polit bat egingo du arratsaldeko partida hasi aurretik. ‘Bertso Derbi ibiltaria’. Datorren igandean, 16:15ean, derbia jokatuko da Athletic Club eta Realaren artean San Mames estadioan. Aurretik, 13:00etan, zehazki, Bilboko Plaza Barrian, festa hasiko da ‘Bertso Derbi ibiltaria’-rekin. Zortzigarren edizio honetan lau bertsolarik parte hartuko dute: Andoni Egaña eta Oihana Iguaran, Realaren taldean, eta Angel Peñagarikano eta Jone Uria, Athletic Club-aren taldean. Oxabi Erromeri Taldea ere bertan izango da. Plaza Berritik atera, ‘Bertso Derbia’ San Mamesera gerturako da. Han, 15:20ak aldera, Licenciado Poza aldera begiratzen duen LED pantailaren beheko aldean (22 atean), parada berri bat egongo da. Azkenik, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña San Mames zelaian egongo dira, partidaren aurretik. Kirola eta kultura uztartzeko ahalegina egin nahi da. Athletic Club eta Realaren Fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da ‘Bertso Derbia’, taldeen arteko lehiatik haratago kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela sinetsita. Horrez gain, Athletic Club eta Realaren Fundazioek euskararen normalizazioan egiten duten ahaleginean kokatzen da ‘Bertso Derbia’. Gure hizkuntza eta gure kulturarekiko konpromisoan sakontzeko balio du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!