Omenaldia

Eskerrik asko, Juan Mari

Vídeo

“Amets Errealistak” erakusketaren aurkezpenaren une hunkigarriena Juan Mari Irigoienek jasotako omenaldia izan zen. Euskal literaturako erreferentzia handiko idazleak eta 1969. Urtetik 1974. Urtera Saneko jokalari ohiak, taldekide eta Realeko jokalari ohiekin batera, merezitako omenaldia jaso zuen Ernest Lluch kultur etxean.

“Futbolak eta kulturak duten lotura erakusten du bere bizitzan eta bere lanetan. Irigoienen ametsak ez ziren errealistak, Realarenak magikoak ziren”, adierazu zuen Andoni Iraolak, Real Sociedad Fundazioko zuzendariak. Ondoren Javier Expositok, Realaren entrenatzaile ohiak, opari txiki bat eman zion idazleari. Irigoienek emozio handiarekin bizi izan zuen omenaldia.

Juan Mari Irigoienek ez du inoiz ahaztuko atzoko eguna. Bizitza osoko ibilbideari errekonozimendua. Futboleko eta kulturako lagunekin batera, idazleak omenaldi ahaztezina eskertu zuen erakustea ezin hobe hasteko. Bere ametsak, Reala eta kultura, batera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!