‘Emakumea kirolean’ hitzaldia Irungo Dunboa HI eskolan

Emakumezkoen taldeko ordezkaritza batek arratsalde honetan Irungo Dunboa HI eskola bisitatu du, Real Sociedad Fundazioak antolatu duen ekintza batean, atzo Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zela eta. Nekane Soria Realeko kontseilariarekin batera, Sandra Ramajo eta Mariasun Quiñones jokalariek une atsegina pasa dute bertako ikasleekin eta ‘Emakumea kirolean’ gaiari buruz hitz egin dute. Ikasleek galderak egin eta jokalariek erantzun dute hitzaldi entretenigarri batean. Dudarik gabe, esperientzia polita izan da denentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!