Argazkiak: Mikel Bravo y Asier Imaz

LALIGA GENUINEKO TALDEAREN LAGUNARTEKOA

Egun handia Legazpin

Gure LaLiga Genuineko taldeak (ATZEGIko jokalariez osatua) lagunarteko bat jokatu zuen atzo Akitaniako selekzioaren aurka Legazpin. Bikuñako zelaiak jaso zuen neurketa hori, non giro bikaina bizi izan zen bi taldeko kideen artean. Hainbat zale gerturatu ziren ikuskizunaz disfrutatzera. Neurketa Kuadrilla Egunaren ekintzetako bat izan zen, ATZEGIko kuadrilla guztien festa. Txarangek ere bertan parte hartu zuten eta partida hasi baino lehen aurresku bat dantzatu zuten hasiera emateko. Bi taldeek lau laurden jokatu zituzten, bakoitza hamabi minutukoa. Lehenengo zatia berdindua izan zen, bina bigarrenean Akitaniako selekzioak garaipena lortu zuen zazpi eta lau irabazi ondoren. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!