Dibertsioa bihar itzuliko da 'Gabonak Realarekin' ekintzan

Vídeo
Bihar astelehena Zubieta kolore eta poztasunez beteko da berriro 'Gabonak Realarekin' ekintzari esker, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duena. Lehen hiru egunetan instalazio txuri-urdinetan disfrutatu ostean, bihar jarraipena emango zaio ekintza arrakastatsu honi, aurten txanda bakar batean ospatuko dena abenduaren 22, 23, 24, 28, 29 eta 30 egunetan.Dibertsioa eta kirola, horia izan da gaztetxo hauek bizi izan dutena lehen hiru jardunaldietan. Egun hauetan zehar, 2000 eta 2007 urte bitartean jaio diren ehun ume baino gehiago 'Gabonak Realarekin' ekintzan bikain pasatzen dute. Goizeko bederatzietatik, txikienek mota gutzietako jokoak eta ekintzak burutu dituzte Zubietako z4 eta z5 zelaietan, hamaiketakoa jan dute eta futbola, saskibaloia eta hainbat kirol praktikatu dituzte. Neska-mutilek primeran pasa dute lehen egun hauetan non taldeko lana edota umiltasuna bezalako baloreak ere nagusi izan diren. Bihar dibertsioak jarraituko du Zubietan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!