BERTSO DERBIA

Derbia bihotzean

Vídeo

Derbia ostiraletik aurrera jokatuko da. Orain dela bost urte, Reala eta Athletic Clubaren arteko derbiak 90 minutu baino gehiago ditu. Bertso Derbiari esker, giro berezia bizi da derbiaren aurretik. Gaur bederatzigarren edizioaren aurkezpena ospatu da Donostiako Liburutegi Munizipaleko Kriptan. Aurten, Bertso Derbia bi lekuetan ospatuko da: ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean eta igandean, derbiaren egunean, 11:00etatik aurrera, Anoetaren inguruetan.

Kasu honetan, Real Sociedad Fundazioak Bertso Derbiaren IX. edizioa antolatu du Athletic Fundazioaren, Donostia Kulturaren eta Usandizaga Institutuaren Diseinu Grafiko Zikloaren laguntzarekin. Reala eta Athletic Fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da Bertsi Derbia.

Gaurko aurkezpenean, Miren Azkarate, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria, Joseba Ibarburu, Real Sociedad Fundazioaren patronatuko kidea, Ritxi Mendiguren, Athletic Clubeko Fundazioaren zuzendaria, eta Andoni Egaña eta Jon Maia bertsolariak izan dira.

‘Bihotzean’ lemapean, edizio honek bi berritasun izango ditu. Alde batetik, Bertso Derbiaren aurkezlea izango da. Mikel Labaka, Realeko jokalari ohia eta une honetan lehen taldeko teknikoa, ekitaldiaren aurkezlea izango da. Azpeitiarrak jarriko dizkie gaiak sei bertsolariei:

Reala: Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maddalen Arzallus.

Athletic Club: Igor Elortza, Arrate Illaro eta Jon Maia.

Sarrera doan izango da eta gaurtik Realaren dendetan lortu ahal izango dira (Elkano kalea eta Anoetako Estadioa). Athletic Clubaren eta Donostia Kulturaren bidez ere bai.

Baina festa ez da Antzoki Zaharrean amaituko. Igandean, goizeko 11:00etatik aurrera Anoetako inguruetan (8. atearen inguruan), saio jostaria egingo dute bertsolariek. Partida aurretik giroa berotzeko saioa izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!