Dena prest 'Gabonak Realarekin' ekintzarako

Ehun ume baino gehiago ‘Gabonak Realarekin’ ekintzan –aurten inskripzio errekorrarekin- parte hartuko dute, Real Sociedad Fundazioak antolatuta. 'Gabonak Realarekin' ekintzan 2000. eta 2007. urteen artean jaio diren neska-mutilek parte hartzeko aukera dute eta abenduaren 22, 23, 24, 28, 29 eta 30 egunetan ospatuko da, txanda bakar batean. Ekintza honi esker, gaztetxoek Zubietako instalakuntzetan kirola praktikatzeko aukera izango dute eta, aldi berean, haien idoloak gertutik ezagutu ahal izango dituzte. Kirol ikaskuntzak izango dira baina baita errespetua, konpromisoa edota taldelana bezalako baloreen lanketa. Ikasi, jokatu eta gozatzeko egunak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!