Korner: "Amets Errealistak"

Bisita daiteke

Vídeo

Futbola eta kultura gurutzatu eta ametsak errealitate bihurtzen diren erakusketa. Real Sociedadek Europako txapelketetan egindako ibilbidearen erakusketa, taldea sortu zenetik gaurdaino irudiak, testuak, objektuak, testigantzak eta argazkiak biltzen dituena. Atzo “Amets Errealistak” erakusketa aurkeztu zen Ernest Lluch kultur etxean. Erakusketa honetan zaleek futbolean eta Europako kulturan zehar egindako benetako bidaiarekin disfrutatuko dute, talde baten eta bere zaleen ametsetatik. Erakusketa martxan da martxoaren 10arte.

“Une garrantzitsuak oroitzen ditugu eta kirol momentuak egoera sozial eta egoera kulturalen barnean kokatzen ditugu”. Horrela azalzen du Iñaki Mendozak, Real100 Museoko arduraduna, erakusketa. “Amets Errealistak” Korner Festibalaren ezaugarriak betetzen ditu. Festibalak futbola eta cultura elkartuko ditu hurrengo astean ekintza ezberdinez beteriko programarekin.

Iñaki Gabarainek, Ernest Lluch kultur etxearen zuzendariak, esan zuen bezala erakusketa abiapuntua da festibalarentzat. Bestalde, Jokin Aperribayk argi du Korner gure artean gelditzeko iritsi dela eta kulturaren eta futbolaren arteko elkargune bat izatea duela helburu, baita eztabaidagune bat ere bi eremuekin zerikusia duten gaien inguruan. Aurkezpenean Realeko jokalari ohiak izan ziren eta bai jokalariek eta baita ere zaleek Europan bizi izandako bitxikeriak elkarbanatu zituzten.

Jon Insaustik, Kulturako zinegotzi ordezkaria, aipatu zuen Reala “kulturara gerturatzen ari da eta helburua bi munduen zaleak elkartzea da”. “Amets Errealistak” erakusketak osagai guztiak elkartzen ditu zaleek gozatzeko eta taldeak Europan zehar izan duen ibilbidea ezagutzeko. Aukera ezin hobea aprobetxa ezazu eta Ernest Lluch kultur etxean ametsak egi bihurtzen diren erakusketa bisita ezazu.

“Amets Errealistak” erakusketa gaurtik aurrera bisita daiteke martxoaren 10arte. Ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiraleta 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara. Bestalde, gogoratu behar da “Liga ia-ia irabazi genuen urtea” erakusketa bisita daitekela Ernest Lluch I aretoan. Ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiraleta 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara irekita egongo da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!