Bihar hasiko da Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 38. edizioa

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 38. edizioa bihar hasiko da. Realeko urpeko sailak antolatzen duen edizio berria azaroren 4tik 7ra Antzoki Zaharrean ospatuko da eta sarrera doakoa izango da.Pasa den ostegunean, Donostiako Aquariumeko auditoriumean, ekitaldi ospetsu honen aurkezpena ospatu zen. Bertan, edizio berri honen programa ezagutzera eman zen eta aurkeztu diren lanen zehaztasunak azaldu ziren. Zikloaren kategoria desberdinetan lehiatuko duten hogeita hamar lan baino gehiago izan dira (film luze, film labur, film labur sarea, diaporama, on line argazkiak eta dokumentalak). Programa osoaItsaspeko Zinemaren Txikizikloaren 2. edizioa Gaur Itsaspeko Zinemaren Txikizikloaren 2. edizioa hasi da, Realeko urpeko sailak ere antolatzen duena. Gaurtik ostiralera bitartean, Donostiako eskola eta ikastola desberdinak Aquariumean izango dira. Bertan, urpeko irudien profesionalak, adituak eta biologoak izango dira eta haien edertasun eta arazoak azalduko dituzte dokumental eta pelikulen bidez. Lehiaketa bat antolatuko da "Itsasoa eta gizona" izenarekin. Sariak egongo dira gaztelerazko eta euskarazko idazlan onenentzat.Gaurko jardunaldian Donostiako Jesuitinas ikastetxea izan da. Ekitaldian bi film jarri dira, "Lamento al Mar" eta "Tiburones blancos de Guadalupe". Vicente Zaragueta Aquariumeko presidenteak eta Nano Cordovilla Zikloaren zuzendariak saioa aurkeztu dute. Behin ekitaldia amaituta, neska-mutilek Aquariuma bisitatu dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!