LEIOA 0-2 SANSE

Beste bat

Sansek garaipen borobil bat lortu du Sarrienan huts eta bi irabazi ondoren Leioari. Emaitza honekin, hirugarren garaipena jarraian lortzen dute txuri-urdinek eta bigarren postuan kokatzen dira momentuz.

Lehenengo zati ikaragarria egin dute gipuzkoarrek. Atsedenaldian gol bateko abantaila zuten baina hiru edo lau gol egiteko aukerak izan dituzte. Muguruzak izan du lehenengoa hamargarren minutuan. Alex Solak, falta jaurtiketa batean, gertu izan du gola baina Unaik kornerrera aldendu du baloia. Hirugarrenean iritsi da azkenean gola: Solak jarri du baloia jokoan, Celorriok buruz ikutu du, Olaizolak hartu du berriro baloia eta Capillari pasa dio honek lehenengo gola sartzeko. Baina kanpokoek gehiago nahi zuten. Sanzek beste aukera bat izan du bigarrena egiteko baina etxekoek atepean atera dute baloia. Azkenekoa Le Normandek izan du korner batean, burukada baten ondoren. Unaik berriro ere arriskua urrundu du. Sanseren lehenengo zati bikaina.

Leioak aurrera pauso bat eman du bigarren zatian eta berdinketaren bila joan da. Zubiaurrek gola saihestu du lehenengo minutuan Nicoren jaurtiketaren ondoren. Hortik gutxira, protagonista berberak baloia langar bidali du bizkaitarren bigarren jokaldi arriskutsuan. Sansek berea izan du kanpokoentzat baina bere jaurtiketa ate gainetik joan da kanporuntz. Calvillok kontraeraso batean abisua bidali du eta bigarrenean ez du barkatu. Muguruzak burututako jokaldi bikain bat aprobetxatu du neurketa erabakitzeko bigarren golarekin. Leioak azkeneko aukera bat izan du emaitza murrizteko baina jaurtiketak zutoinean jo eta kanpora joan da. Txuri-urdinek gol bakar bat jaso dute azkeneko zortzi partidetan. Harrigarria.

Sansek Irun bisitatuko du Real Unionen aurka jokatzeko ostegun honetan, bolada positibo honi jarraipena emateko asmoarekin.

El Sanse se enfrentará este jueves en Irún al Real Unión con el objetivo de continuar con esta racha en el tramo final de la temporada.

Fitxa teknikoa:

Leioa: Unai, Morcillo, Cordoba, Iriondo, Alain (Dani, min. 64), Iosu Villar (Izaro, min. 81), Nico, Goti, Ascas, Oscar Garcia, Leandro.

Sanse: Zubiaurre, Sola, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara, Sanz, Muguruza (Gorostidi, min. 85), Capilla, Olaizola (Calvillo, min. 46), Celorrio (Davila, min. 81).

Golak: 0-1: Capilla, min. 17; 0-2: Calvillo, min. 80

Epailea: Lopez Parra. Txartel horia erakutsi die etxeko Alain, Iosu Villar eta Leandrori eta kanpoko Calvillori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!