OSTIRALEAN AZPEITIAN

“Bat egin Bertso Derbiarekin”

Vídeo

Derbia ostiraletik aurrera jokatuko da. Sei urtetik hona Reala eta Athletic Clubaren arteko derbiak 90 minutu baino gehiago ditu. Bertso Derbiari esker, giro berezia bizi da derbiaren aurretik. Gaur beste edizio baten aurkezpena ospatu da Azpeitiko Soreasu Antzokian “Bat egin” lemarekin. Zita ostiralean izango da 22:00etan Soreasun.

Kasu honetan, Real Sociedad Fundazioak Bertso Derbiaren IX. edizioa antolatu du Athletic Fundazioaren, Kulturaz Azpetiko Kooperatiba eta Usandizaga Institutuaren Diseinu Grafiko Zikloaren laguntzarekin. Reala eta Athletic Fundazioek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da Bertso Derbia.

Gaurko aurkezpenean, Joseba Ibarburu, Real Sociedad Fundazioaren patronatuko kidea, Aitor Bengoetxea, Kulturaz Azpeitiko Kooperatibako ordezkaria, Josu Labaka, Azpeitiko Kultur Batzorde burua eta Maddalen Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak izan dira. Denek txalotu egin dute Bertso Derbia probintzira ‘ateratzea’ eta larunbateko partidak hasiera bikaina izan dezala espero dute ekitaldi honekin.

Sarrera doan izango da eta gonbidapenak AzpeitikoSan Agustin kulturetxean jaso ahal izango dira, baita bertako webgunean ere eta Azpeitiko Lagun Onak eta Azkoitiko Anaitasuna klubetan ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!