Bertso Derbia

Azpeitian

Bertso Derbiak beste edizio bat ospatuko du. Kartela ezin hobea da eta ekintzak berritasun bat du. Lehen aldiz ez da hiri batean ospatuko. Gipuzkoari garrantzia emanez, Azpeitian ospatuko da Bertso Derbia. Real Sociedad Fundazioak, Athletick Fundazioak eta Kulturaz Azpeitiko Kooperatibak elkarrekin lan egingo dute derbiko aurreko jardunaldia sendotzeko. Bestalde, kultura, kirola eta euskara sustatzeko garaia izango da. Zaleek duten lehia eta giro ona ikusiko da.

Bertso Derbia apirilaren 27an ospatuko da, 22:00etatik aurrera, Soreasu Antzokian. Iker Iriarte izango da aurkezlea eta gaiak aukeratuko ditu sei bertsolarientzat, hiru bertsolari talde bakoitzean. Aurtengo edizioan ondorengoak izango dira bertsolariak: Realaren partes Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maddalen Arzallus. Athleticen partes, bestalde, Etxahun Lekue, Jone Uria eta Anjel Mari Peñagarikano.

Aurkezpena asteartean izango da, 13:00etan, Azpeitiako Soreasu Antzokian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!