LaLiga Genuine txapelketak lehen edizioa amaituko du asteburu honetan. Vila-Real, Tarragona eta Mallorcan jokaturiko hiru lehen jardunaldiak eta gero, lehiaketa polit hau Vigoraino doa bere azken jardunaldia ospatzeko.
Realak parte hartzen du Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) duen elkarlanari esker eta Automotiveren babesarekin. Bihar abiatuko da haruntz gogo handiz, parte hartu, ondo pasa eta, ahal bada, irabazteko asmoarekin.
Txuri-urdinek larunbatero entrenatzen dute Zubietan, eta oso esperientzia aberasgarria izaten ari da beraientzat eta beraiekin bidai egiten duten hainbat senideentzat. Espainia guztitik bidai egitea Realeko kamiseta jantziaz handiena da beraientzat, eta hori antzeman egiten da entrenamendu bakoitzean, partida bakoitzean, pase bakoitzean, jaurtiketa bakoitzean…
Realak ondorengo taldeen aurka jokatuko du asteburu honetan: Atletico de Madrid, UD Las Palmas eta CF Reus.
Partiden ordutegia:
Larunbata 26:
12:00. Atlético de Madrid – Real Sociedad
19:00. Real Sociedad – UD Las Palmas
Igandea 27:
11:30. CF Reus – Real Sociedad