LAN FISIKOA ZUBIETAN

Astea amaitu dute

Txuri-urdinak lanean darraite gogor abuztuaren erdialdean hasiko den LaLigarako pret egoteko. Atzo Ipruako lagunartekoan garaipena lortu eta gero, Asier Garitanoren taldea lanera itzuli da Zubietan. Goizean, lehenbizi gimnasioan egin dute lan eta, ondoren, Jose Luis Orbegozo zelaian ariketa fisiko gehiago egin dituzte.

Taldeak atseden izango du bihar eta astelehenetik aurrera veste lan aste bati ekingo dio. Bi lagunarteko izango ditu, asteazkenean Azkoitian Real Unionen aurka eta larunbatean Bergaran CA Osasunaren aurka.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!