Udara Realarekin

Aste ezin hobea

Vídeo

Udara Realarekin ekintzaren bigarren txanda amaitu da. Beste bost egun izan dira kirol eta dibertsioz beteak Zubietan. Parte hartu duten 144 txikiek primeran pasa dute hainbat kirol eginez eta lagun berriak ezagutuz. Gainera, RS Nesken Campusaren lehen txanda amaitu da eta giro bikaina bizi izan da.

Guztia Real Sociedad Fundazioko begiraleekin. Horien eskutik laguntasuna, elkartasuna eta talde lana bezalako baloreak landu dituzte giro txuri-urdin bikain batekin. Azken bi egunetan lehen taldearen aurredenboraldiaren estreinuarekin bat egin dute gainera.

Bihartik aurrera hirugarren astea hasiko da RS Campusean eta, bestalde, RS Nesken Campusaren bigarren txanda hasiko da eta hasiera emango zaio RS Udalekuei.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!