bertso derbia

Aste bat bihotzean

Vídeo

Derbiaren bezperako egunak beti bereziak dira. Orain dela bost urte, Bertso Derbiak bi afizioen arteko giro ona bultzatzeko xedea du, kultura, kirola eta euskararen bidez. Bederatzigarren edizioa ere arrakasta bat izan da, kasu honetan Real Sociedad Fundazioak edizioa antolatu du Athletic Fundazioaren, Donostia Kulturaren eta Usandizaga Institutuaren Diseinu Grafiko Zikloaren laguntzarekin. Bertso Derbia bi lekuetan ospatu da eta bietan izan duen harrera bikaina izan da.

Aurreko astelehenean aurkeztu ostean, Illarrak bultzada bat eman zion lehiaketa dibertigarri batekin. Denok espero genuen unea ostiralean iritsi zen, Donostiako Antzoki Zaharrean. Giro bikaina nagusi izan zen behin ere. Baina Bertso Derbia ez zen bertan amaitu. Igandean, derbia jokatu aurretik, Anoetako inguruetan Bertso Derbiaren bertsio laburrago bat ospatu zen. Zale asko bertara gerturatu ziren bertso eta festaz gozatzera. Amaiera bikaina izan zen derbiaren asteari agur esateko. Bederatzigarren edizioaren lemak esan bezala, ‘Bertso Derbia bihotzean’ eraman dugu. Datorren urtera arte!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!