FUENLABRADA – SANSE (IGANDEA, 12:00)

Ametsaren hasiera

Vídeo

Ametsa hasi da Sanserentzat. Denboraldi izugarri baten ondoren, hemen dira Bigarren Mailara igotzeko play-offak. Txuri-urdinek Madrilera egingo dute bidaia Fuenlabradaren aurka neurtzeko lehen kanporaketako joaneko partidan. Lehia estua espero da perfil desberdineko bi taldeen artean, emaitza positibo bat lortzeak Fernando Torres zelaian aurrera pauso nabarmen bat suposatuko luke.

Fuenlabradak maila gorenetan ibilitako eskarmentu handiko hainbat jokalari ditu. Cata Diaz bezalako internazionalak eta Lehen Mailan jokatu duten Jordi Codina edo Mikel Arruabarrenak besteak beste ditu berean talde urdinak. Aurrean Sanseren gaztetasuna eta adorea izango dute. Neurketa irekia non gure gazteek beren estiloa inposatzean dute helburu. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da ETB4n.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!