Bihar Zubietan

Amets Bat, prest

Vídeo

Bihar Amets Bat ekintzaren edizio berri bat hasiko da. Hamalaugarren urtez, Zubieta txuri-urdinez jantziko da bertatik pasako diren mila bostehun ume baino gehiagorekin. 35 ikastetxek denboraldi honetan Amets Bat ekintzan disfrutatuko dute, parte-hartze errekor berri bat lortuz

Programa sozial eta hezitzaile hau, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duena, Realak Anoetan jokatzen duen asteetan ospatzen da. Gipuzkoako ikastetxeetan sakon sartu den iniziatiba bat da inskripzio lekuak bete ondoren. Donostiako Intxaurrondo Ikastola eta Santo Tomas Lizeoko eta Irungo Belaskoenea Ikastetxeko 160 ikaslek Amets Bateko edizio berri hau estreinatuko dute. Orain dela hiru denboralditik ohikoa den bezala, txikiek Zubietan goiz polit bat pasako dute. Instalazio txuri-urdinak ezagutuko dituzte, gure historia hobeto ezagutuko dute, elikadura ohitura onei buruz hitz egingo zaie, kirola egingo dute eta une atsegina pasako dute lehen taldeko bi jokalari eta emakumeen taldeko jokalariekin. Ondoren, Donostiako Aquariumera joango dira, Real Sociedad Fundazioaren babeslea, eta bertan eguna borobilduko dute.

Ekintza urriak 23 astelehenean itxiko da Anoetan jokatuko den RCD Espanyolen aurkako partidarekin. Informazio guztia ‘Realzale Gazteak’ atalean dago gure web orrialdean edo ‘Ikasi Bizi’ atalean, Fundazioaren orrialdean.

 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!