Amets Bat bihar itzuliko da

Zubietako instalazioek bihar osteguna, martxoak 3, Amets Bateko jardunaldi berri bat hartuko dute. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimen arrakastatsu honek, Villabonako Zubimusu Ikastolako, Donostiako San Luis La Salle Ikastetxeko eta Mutrikuko San Miguel Ikastetxeko 139 ume bilduko ditu goiz polit batean. Bertan Realeko historia eta baloreei buruzko bideoa ikusiko dute, Zubietako leku guztiak ezagutu, z4ean jokatu, lehen taldeko lehen entrenamenduan animatu eta taldeko bi jokalariekin solasaldi atsegin bat izateko aukera izango dute. Ondoren Donostiako Aquariumera joateko aukera izango dute, Real Sociedad Fundazioko babeslea dena, jardunaldia borobiltzeko. Gainera, ume talde honek igandean Anoetako armailetatik Levante UD-ren aurkako partida ikusiko du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!