FC BARCELONA – REAL SOCIEDAD (20:45)

Agur jaunak

Realak 17-18 Denboraldiko azken neurketa jokatuko du gaur gauean. Agur ugariko gaua izango da gaurkoa, gure hamazazpigarren ‘One Club Man’ den Xabi Prietorena eta Asian aventura berri bat ekingo duen Barçaren kapitainarena, Andres Iniestarena. Bi mito, harrobiko mutilentzat eredu eta gaur beren bihotzeko klubaren kamiseta azkenekoz jantziko dutenak. Xabi agurtzeko aukera hoberik badago?


Etxeko taldea nagusi agertu da denboraldi osoan LaLigan. Porrot bakarra jasan dute hogeita hamazazpi jardunaldietan, azkenekoan, eta hamabi puntuko abantailarekin daude sailkapenean bigarrenarekiko. Ernesto Valverdek aldagelan duen konstelazioak primeran ulertu du entrenatzailearen estiloa, emaitzak hor daude: LaLiga eta Errege Kopa. Estatistika ugari kontra, baina horiek apurtzeko daude. GOAZEN REAL!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!