Eusebio

Agur gutuna

Familia txuri-urdin maitea!

Benetako ohorea eta erabateko pribilegioa izan da 28 hilabeteotan zuen taldea entrenatu izana. Zuen artean igaro ditudan egunetako bakoitzean oso zoriontsu egin nauzue. Zuen errespetua, goxotasuna, diskrezioa, diziplina eta zintzotasuna lehen egunetik harrapatu ninduten balioak zain dira. Zuek sakon ezagutzeak aukera eman dit dauzkazuen hainbat gauza onen zergatia ulertzeko.

Horien artean, Reala bezalako klub berezia eta bakana izatearena. Berezia, pertsona bikainez eta profesional handiz beteta dagoelako; eta bakana, ez dagoelako zuena bezalakorik, etxeko jendearekin ordezkatuta. Beraz, disfruta ezazue , disfrutatu zuen taldeaz egunero. Nik neuk lortu dut. Helburua izan da nire hondar alea jartzea kluba hobetzeko eta hazteko, bertan deskubritu baitut, bere ahalmenari esker, aukerak mugagabeak zirela.

Pozik noa, oso pozik, indar handiz bizi izan ditudalako talde honen entrenatzaile izateko zortea izan dudan egun bakoitza eta guztiak. Eta gogobeteta, une askotan lortu dugulako taldearen arrakastez disfruta dezazuen, eta gure jokatzeko moduak Realekoak izateaz harro egonarazi zaituztelako.

Mila, mila, mila esker.

Beti arte!

Eusebio Sacristan

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!