Amona eta beste hamar

Oroitzapenez beteriko liburua

Vídeo

“Reala familia bat da”. Ander Izagirrek atzo Donostiako Kaxilda liburu dendan euskaraz aurkeztutako “Amona eta beste hamar” liburua azaltzeko ezin hobea den esaldia. Liburua Realari buruzko liburu handienetako bat da, bai eta realzaleen belaunaldi oso baten erreferentziazko liburua ere. Orain, liburu txiki handi hori euskaraz ere argitaratuko da Realsocialismo kolektiboaren lankidetzari esker.

Idazleak, Oier Marigilekin, Realsocialismoko zuzendariarekin batera, bitxikeriak oroitzeko aprobetxatu zuen aurkezpena. Istorioak, nola ez, Realari buruz izan ziren, batez ere Donostiatik urrun bizi izandako bitxikeriak. Nueva Yorketik, Mexikotik, Saharatik… bizipen asko gogoratu zituen Ander Izagirrek Kaxilda liburu dendan elkartu ziren zaleekin. Zaleek txuri-urdin sentimenduarekin margotuta dagoen liburua erosteko aukera aprobetxatu zuten.

Informazio osoa Korner Festibalaren web orrialdean, www.korner.eus.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!