BABES-AKORDIO BERRIA

Sygna gure ekipazioan agertuko da

Realak babes-akordioa lortu du Sygnarekin, hodeian kudeatzeko plataforma integralarekin. Siweb-ek sortu du, eta enpresa-administrazioa sinplifikatzen eta automatizatzen du. Aliantzak urte eta erdiko indarraldia du.

Beste publizitate-aktibo batzuetan parte hartzeaz gain, akordio honek berekin dakar Sygna-ren logotipoa gizonezkoen lehen taldearen galtza motzen aurrealdean agertzea. Beraz, gure partner ofizial berriaren marka datorren igandean hasiko da.

Aliantza horrek erakunde txuri urdinaren merkataritza-zorroa indartzen du, esparru digitalean espezializatutako eta etengabeko bilakaeran dagoen marka berritzaile bat txertatzeari esker. Lerro hauetatik txuri urdin familiari ongi etorria eman nahi diogu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!