LEVANTE UD - REAL SOCIEDAD (16:15)

Nahitaezko erreakzioa


Realak gaur arratsaldean jokatuko du 2025eko azken partida. Ez da urte erraza izan, ezta gutxiagorik ere, baina helburua garaipen batekin ixtea da, egun batzuetarako behintzat, talde txuri-urdinaren une zaila arintzeko.


Talde granota, gu bezala, zailtasun handiko denboraldia bizitzen ari da. Cultural Leonesak Errege Kopatik kanporatu berri dituen arren, entrenatzaile aldaketak ez die oraingoz espero zuten eragina eman. Hala eta guztiz ere, Ciutat de Valencia ez da historikoki donostiarrentzat zelai atsegina izan, eta, beraz, maila ona eman beharko da airea emango digun garaipena lortu nahi badugu.


Realarentzat erreakzionatzeko unea iritsi da. Inflexio-puntua, denboraldia zuzentzeko eta gorantz egiteko unea. Kontrakoa oso kezkagarria izango litzateke. Konfiantza taldean eta erreakzioan. Denok batera. Ez dago besterik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!