Gure bigarren taldeak 2-0 galdu du eguerdi honetan Lezaman Athletic Club B-ren aurka. Txuri-urdinak nagusi izan dira neurketaren tarte handi batean eta aukera gehiago sortu dituzte, baina ez dute golaren saria lortu.
Lehen zatia oso parekatua izan den arren, donostiarrak zertxobait nagusiago izan dira. Chaconek eta Isasisasmendik izan dituzte aukerarik onenak, baina ez dute zorterik izan ate aurrean. Etxekoen aukerarik argiena Mendiburuk ondo urrundu duen Leireren falta jaurtiketa bat izan da. Aukera gutxi eta berdintasun handia atsedenaldiaren aurretik.
Aldageletatik bueltan, txuri-urdinak aurkaria baino hobeto zelairatu dira eta baloiaren jabe egin dira hasieratik. Norgehiagokako abagunerik argiena bigarren zatia hasi eta berehala etorri da: Chaconek Aranburu aurkitu du, eta honek takoiz pasa dio baloia Murillori; zoritxarrez, bere errematea langa gainetik joan da. Donostiarrek erasoan jarraitu dute behin eta berriz iritsierak pilatuz. Hala ere, kanpokoak hobeto zeudenean, etxekoek baloia berreskuratu dute eta Haizea Arechavalak 1-0ekoa egin du. Gipuzkoarrek berdinketa gehiago bilatzen zutenean, bizkaitarrek azken minutuan erabaki dute partida, Torrenteguiren falta baten bitartez sartutako golari esker.
Porrot gogorra gure bigarren taldearentzat, jokoagatik eta abaguneengatik gehiago merezi izan dutelako. Hurrengo jardunaldian Celtaren aurka jokatuko dute garaipenaren bidera itzultzeko helburuarekin. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Athletic Club B: Aldekoa, Alfaro (kap.), Balerdi, Bordagaray (Redondo, min. 68), Gandiaga (Garazi, min. 80), I. Martín (Baigorri, min. 80), Pargaray, Eguia, Torrentegui, Aguirregozmecorta (I. Fernández, min. 46) eta Arechavala (Lekue, min. 68).
Real Sociedad B: Mendiburu, Etxeberria, Esteberena, Azpirotz, Etxebeste (kap.), Carrera (Echeverría, min. 72), Zunzunegi, Aranburu, Isasisasmendi (Mugabure, min. 83), Chacón (Etxarte, min. 72) eta Murillo (Arrondo, min. 65).
Golak: 1-0: Arechavala, min. 60; 2-0: Torrentegui, min. 89.
Epailea: Beatriz Arregui. Txartel horia atera die etxeko Eguia eta Gandiagari eta kanpoko Etxeberria, Chacón eta Isasisasmendiri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin