Real C-k Portugaleteren aurka galdu du gaur eguerdian (0-1) Zubietan. Txuri-urdinak hasieratik izan dira nagusi. Jokaldi on baten ondoren, Gorka Gorosabelek lehenengoa gertu izan du areaz kanpotik, baina jaurtiketa oso gutxigatik desbideratuta joan da. Gure hirugarren taldeak erasoan jarraitu du, baina Andoni Perezek defentsaren akats bat aprobetxatu du 0-1ekoa jartzeko. Donostiarrek bi abagune argirekin erreakzionatu dute: lehena, Ibai Aguirrerena, erdiraketa bikain bat errematatzea lortu ez duena, eta bigarrena, Manu Saenzena, eskuin zutoinetik oso gertu gelditu den jaurtiketa.
Bigarren zatian, neurketak intentsitate handiagoa hartu du. Gorka Crespok, kanpokoen aldetik, eta Ibai Agirrek, etxekoen aldetik, txartel hori bikoitza ikusi dute, bi taldeak hamar jokalarirekin utziz. Gipuzkoarrek saiatzen jarraitu dute, baina ez dute berdinketa lortu. Porrot honek ez du islatzen zelaian ikusitakoa. Gehiago merezi izan dute. Hurrengo jardunaldian Deustoren aurka jokatuko dute garaipenaren bidera itzultzeko helburuarekin.
Fitxa teknikoa:
Real C: Tompa, Peral, Oleaga (Segurola, min. 81), Calderón, Arana (Elcano, min. 74), Sáenz, I. Aguirre, Ayo (kap.) (Larralde, min. 81), D. López (Nebreda, min. 46), Garitaonaindia (Adjabeng, min. 74) eta J. Gorosabel.
Club Portugalete: I. González (kap.), I. Recio, A. González, Llamazares, Arreitunandia (Belar, min. 76), Cuello (U. Garcés, min. 76), Andoni P. (Del Cura, min. 67), Crespo, Alfaro, Tapiador eta Alex P. (Quintana, min. 67).
Gola: 0-1: Andoni P., min. 14.
Epailea: Josué Villaquirán. Txartel horia erakutsi die etxeko Oleaga, Garitaonaindia, Nebreda eta Segurolari eta kanpoko I. Recio, Andoni P., Llamazares eta U. Garcesi. Etxeko I. Aguirrek (min. 69) eta kanpoko Crespok (min. 61) txartel gorria ikusi dute bi txartel hori jaso ondoren.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin