LEVANTE UD 1-1 REAL SOCIEDAD

Luzapenean ihes

Realari bi puntu ihes egin diote Ciutat de Valencian. Lehen zatian aurretik ipini ostean penalti inoxente batek garaipenik gabe utzi ditu txuri-urdinak luzapenean. 

Etxekoek bultza egin dute bigarren zatiaren hasieran, baina Reala kondo eutsi dio. Ansotegirenek aukerak izan dituzte, Oyarzabal eta Kuboren oinetan, partida erabakitzeko, baina Ryan bikain aritu da. Garaipena hortxe zegoenean, penalti inoxente batek etxekoen berdinketa ahalbidetu du.

Oso kaxkarra izan den urtea amaitzen da. Orain, pilak kargatu eta, datorren astetik aurrera, garai berri baten txanda da. Erreakzioa ezinbestekoa da.

Fitxa teknikoa:

Levante UD: Ryan, Toljan (Tunde, min.74), Dela (kap), Moreno (Matturro, min.74), Sánchez, Vencedor (Rey, min.82), Arriaga, Víctor, Martínez (Espí, min.67), Carlos Álvarez eta Romero (Losada, min.82).

Real Sociedad: Remiro, Aritz, Zubeldia, Martín, Sergio Gómez, Gorrotxa, Marín (Soler, min.82), Sučić (Zakharyan, min.70), Take (Mariezkurrena, min.91), Guedes (Brais Méndez, min.70) eta Oyarzabal (kap)(Astiazarán, min.91).

Golak: 0-1: Take, min.45+1. 1-1: Dela (pen), min.94.

Epailea: Guillermo Cuadra. Txartel horiak etxeko Martínez, Vencedor, Arriaga, Romero, Dela eta Manu Sánchezentzat eta Zubeldia eta Gorrotxa kanpotarrentzat.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!