BIDALI ZURE ABESTIA

Itzuli da 'Maketa Lehiaketa'

Vídeo

Duela ia lau urte jaio zen Reala Zuzenean, kultura eta kirola uztartzeko espirituarekin. Musika-emanaldiak, antzerkia, umorea… futbolarekin zerikusirik ez duten ekitaldi ugari egin dira, gure publikoak bere zaletasun gogokoenetako batzuk uztartu ditzan eta gure lurraldeko kulturako balio gazteei bultzada bat emateko.

Reala Zuzenean egitasmoaren babespean, gaur abiatu da ‘Maketa Lehiaketa’ren bigarren edizioa, musika-maketen lehiaketa bat. Harrobiko klub bat garen heinean, tokiko talentua sustatzea izango du helburu. Real Sociedadek eta San Martin Merkatuak, proiektuaren antolatzailekide, indarrak batu dituzte ‘Reala Zuzenean Maketa Lehiaketa’ martxan jartzeko. Urtarrilaren amaieran hasiko da, zuzeneko emanaldiekin, eta maiatzean amaituko da, final handiarekin.

Jada bidali dezakezu zure abestia

Zein talde edo bakarlari (gutxieneko adina: 18 urte) ariko diren zuzenean erabakitzeko, aldez aurretik lehiaketarako duzuen abestia bidali beharko diguzu. Gehienez bi abesti bidal ditzakezu, abenduaren 30etik urtarrilaren 26ra bitartean.

Epe hori itxitakoan, Real Sociedadeko barne-epaimahai batek azken fasera pasatuko diren hamabi talde edo bakarlariak aukeratuko ditu. Fase horrek zortzi zuzeneko emanaldi izango ditu, Anoeta eta San Martin Merkatuan, txandaka. Erabakia urtarrilaren 28an jakinaraziko da, eta 29an argitaratuko da zortzi zuzeneko emanaldien egutegia.

Azken fasean parte hartuko duten zortzi taldeak hautatu ondoren, haien zortzi abestiak ere argitaratuko ditugu gure webgune ofizialean eta Keler Espazioaren webgunean. Webgune horietan entzungai izango ditugu denok, eta ondoren, zure abesti gogokoena aukeratu ahal izango dugu. Apirilaren 13an itxiko da bozketa, eta lau talde semifinalisten berri emango dugu.

‘Final Four’ fasea bi agertokitan egingo da. Lehen finalaurrekoa apirilaren 19an izango da Keler Espazioan; bigarrena, berriz, apirilaren 23an, San Martin Merkatuan. Finalaurreko bakoitzean irabazle bat aukeratuko da, eta aurreko fasetako botoak ez dira kontuan hartuko.

Grabaketa AME Estudioetan eta emanaldia Ligako azken partidan

Final handia maiatzaren 9an egingo da San Martin Merkatuan. Bertatik aterako da talde irabazlea, sari gisa bi abestiren grabaketa bat lortuko duena. Grabaketa hori AME Estudioetan egingo da, proiektu honetan laguntzailea baitugu, eta, horrez gain, Anoetan jokatuko den LaLigako azken partidako atsedenaldian emanaldi bat eskainiko du.

Bestalde, azken fasera sailkatutako zortzi taldeen artean bi sari zozkatuko dira: Realaren lehen ekipazioko elastiko bat eta Anoetan jokatuko den partida baterako bi VIP sarrera.

Egin klik HEMEN lehiaketaren baldintzak eta arau-oinarriak ikusteko.





En el evento en cuestión la REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL procederá a la toma de imágenes, las cuales podrán ser publicadas en canales de comunicación oficiales del CLUB con fines promocionales del acto en cuestión. En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: pdcp@realsociedad.eus. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!