REAL SOCIEDAD-ATHLETIC CLUB (LARUNBATA, 18:30)

Informazio erabilgarria

Hemen duzu Anoetan Real Sociedad eta Athletic Club taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (larunbata, 18:30):

Txartela NFC formatuan

Milaka bazkidek baino gehiagok NFC formatuko karnet digital berria deskargatu dute. Anoetako ateak 17:30etan irekiko dira. Bazkide-txartel fisikoarekin, txartel digitalarekin edo partidaren sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkide bazara eta oraindik zure txartel digitala ez baduzu, klikatu HEMEN eta jarraitu urratsak mugikorrean deskargatzeko eta txartel bat baino gehiago gorde ahal izateko.

Lagapenak

Gogoratu, ezin bazara joan, bazkide-txartela pertsona bati (senide bati, lagun bati, nahi duzunari) laga diezaiokezula. Bi eragiketa horietako edozein egin ahal izateko, erregistroa eguneratu beharko duzu aldez aurretik. Sarbideetako kontrol- eta segurtasun-arrazoiak direla eta, 15:30ak baino lehen egin beharko duzu kudeaketa.

Klikatu HEMEN eta jarraitu jarraibideak

Keler Espazioa

Keler Espazioak bi ordu lehenago eta ordubete geroago irekiko ditu ateak. Bere hiru entretenimendu eremuak martxan egongo dira. Partida Gastroguneko pantaila erraldoian emango da.

Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean

Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Ekialdeko Tribunetako eta Zabaleta Harmailako zaleei gomendatzen diegu oinez joatea, bai estadioaren sarreran bai irteeran, zelaia mendebaldetik inguratuz, obrak ipar-ekialdean sortutako korridorea saihesteko.

Trafiko-fluxua partida ondoren

Partidaren amaieran, segurtasun arrazoiak direla eta, Aita Donostia plaza itxita egongo da 15 minutuz. Pazientzia eskatzen zaie hiriko autobusen erabiltzaileei.

Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia

Euskotrenek eta Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.

Euskotrenen informazio gehiago (klikatu HEMEN

Donostiabusen informazio gehiago (klik HEMEN) 

Ateen irekiera

Anoetako ateak 17:30etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Txarteldegia

Anoetako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:30etatik aurrera egongo dira martxan.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Anoetako denda ofiziala 10etatik 18:30etara irekiko da. Tabernak 17:30etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patineteen aparkalekua Amara Berri ikastetxean dago eta IBK Bikek babesten du. Aparkalekua 17:30etik partida amaitu eta ordu erdira arte egongo da prestatuta.  

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!