HARROBIKO JOKALARI OHIEI OMENALDIA

Eskerrik asko

Vídeo

Realak omenaldia egin zien atzo 2024-25 denboraldiaren amaieran baja izan ziren futbolariei. Ficoban ospatutako ekitaldi eder batean eta bere teknikari eta taldekideez inguraturik, harrobiko jokalari talde honek, bere familiekin batera, esker ona jaso zuen. Ekitaldian, gainera, Zuhaitz Gurrutxagaren saio dibertigarria izan zen, barre algara mordoa sortaraziz.

Ekitaldiaren amaieran, omenduen taldekideek eman zizkieten kamisetak gure armarria defendatu zuten gazte horiei. Gazte horiek gure familia handiko kide izango dira beti.

Arratsalde zoragarri eta zirraragarria izan zen Zubietan egon ziren bitartean dena eman baina Realean pausoak ematen jarraitzeko zorterik izan ez zuten futbolarientzat.

Omenduak hauek izan ziren:

Emakumezkoen B taldea: Naroa Santana, Haizea Uranga, Enara Olaetxea, Ixiar Puy, Helene Arruabarrena.

Emakumezkoen C taldea: Oihane García, Nahia Zamora, Elena Lizarralde, Maddi Egiguren, Paloma Marcos.

Emakumezkoen D taldea: Mirari Aizpurua.

Real C: Pablo Zubizarreta, Hugo Martín, Alain Velarde, Hodei Rodríguez.

A Jubenila: Beñat Arruti, Aimar Madina.

Easo: Xuban Ibarguren, Aimar Enparantza, Almedi Mujika, Unai García.

Euskal Ligako Kadetea: Aimar Uribarren.

Kadete Txikia: Oscar Sampedro, Mikel Garmendia.

Infantila: Unax Telletxea, Oier Brit.

Infantil Txikia. Oliver Gil.

Teknikariak: Gonzalo Arconada, Gorka Álvarez, Udane Etxebeste, Iker Erauskin, Sara Inchausti, Malen Solozabal.





Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp.fundazioa@fundazioa.realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:

https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!